Amaiurrera sartzean, herriko arku berezia zeharkatu baino lehen, ezkerraldean errota dago, eta, eskuinaldean, berriz, Serorategi zentroa, elizari atxikia.
Amaiurko errota zaharberritu egin dute, eta, egun, iraganeko jarduera gogorarazten dio bisitariari. Herriko etxe dotore baten beheko solairuan dago. Hala nahi izanez gero, taldeek errota eta bere funtzionamendua ezagutzeko parada dute, antolatzen diren bisita gidatuei esker. Horrez gainera, hango talo gozoak dastatzen ahal dituzte. Partikularrek errota bisitatu nahi izanez gero,
taloak dastatzeko ezarri den ordutegian egiten behar dute.
Gainera, errotan saltzen da han ekoizten den irina, artoarena zein gariarena. Halaber, errotatik abiatzen da
1,5 kilometroko ibilbide xume bat, presa eta errotako ubidea zeharkatu eta Gaztelu mendiko monolito mitikora heltzen den zidorra.
Bestalde,
Serorategi zentroa seroraren etxea zen garaian. Aspaldian, ezinbesteko pertsonaiak izan ziren serorak, elizako jardueretan laguntzen baitzioten apaizari. Gaur egun, bisitariak ezin du ikusi, itxita baitago.