Aviso Aviso
Koronabirusari aurre egiteko pixkanaka hartzen ari diren neurriak direla eta, programatutako ekintza eta jarduera asko aldatu edo bertan behera uzten ari dira. Beraz, atarian argitaratutako edozein eduki egiaztatzea gomendatzen dugu.
KoronabirusaNafarroa-ri buruzko azken berriak jarrai ditzakezu web atari honetan: http://koronabirusa.nafarroa.eus
Ikusi eta egin

Mendukilo Lezea

Leizeak

Multimedia

Mendukilo Lezea - Estalactitas en Mendukilo
icono pie de fotoEstalactitas en Mendukilo
Mendukilo Lezea - Cueva de Mendukilo
icono pie de fotoCueva de Mendukilo

Eguraldia

Estalactitas en Mendukilo
Zenbait zientzialariren aburuz, lur azpiak ikertzeke gertatzen zaigun seigarren kontinentea osatzen du, ezezaguna eta misteriotsua. Nafarroan, hainbat kobazulo egokituak izan dira, sakonera handiko mundu hauetan barneratzeko aukera eskaintzeko asmoz.

Larraun ibarrean, Astizko kontzejuan, Lekunberritik minutu gutxira, Mendukilo lezea sortzen da, Aralar mendiko erraiak erakusten dituena. Bere sekretu gordeak espeleologoek baizik ez dituzte ezagutu hainbat urtean zehar, baina orain denok aurkitzeko moduan daude kobazuloa egokitzeko egin diren lanei esker.

Alde batetik, ibilbide turistikoak Aralarko bihotz ezkuturaino eramango zaituzte zaldain flotakor baten bidez. Mendeetan zehar mendi ukuilu gisara erabilia izan bada ere, gaur egun, Mendukilo leizeko hiru aretoak prestatuta daude bisita turistikoetarako, bertan egokitutako argiztapen dinamikoari zein multimedia sistema bati esker.

Gainera, espeleoabentura programak aukera ematen du, kirol teknikak erabiltzearen bidez, Gerlariaren Aretoa aurkitzeko; handiena eta misteriotsuena da hori. Dena dela, abentura hori soilik ausartenentzat da.

Ibilbide turistikoan ordubetera iristen ez den bisita egiten da, gehienez 50 pertsonek osatutako taldeetan antolatuta, eta betiere, zonaldea ederki ezagutzen duten gidariek lagunduta. Kobaren barnean zehar egiten den ibilbidea Artzainzulon hasten da; bere bolumen itzelari esker, eta sarrerako gela izanik, argi naturala iristen da, eta formazio geologiko xumeak miretsi ahal izango ditugu. Gelarik ikusgarrienetako bat "Laminosin" dugu, formazio geologikoen aniztasun eta kopuru itzelez hornitua, eta "Herensugearen Gotorlekua" deritzon gela. Azken horren bolumena itzela da, 60 metroko luzera baitu eta, zenbait puntutan, 20 metroko altuerara iristen baita. Bisitan zehar, argiak itzaltzen dira, eta guztiok geldi-geldi geratuko gara… isil-isilik...lur beraren erraien marmar eztia bakarrik entzunez.

Espeleoabentura programan 3 orduko bisitak egiten dira, eta horretan kirol teknikak erabiltzen dira. Sasoian dauden pertsonentzat besterik ez dira, eta 10 bisitariren taldeetan egiten dira. Ibilbideak Gerlariaren Aretora eramaten du -katedrala ere esaten zaio, duen tamainarengatik. 70 metroko sakoneran, areto hori egokitutako ibilbidearen azpian dago. Azpiegiturarik eta argiztapen eszenikorik ez duenez, Aralar mendiko intimitatea ezagutzeko aukera ematen du.

Bisitaren osagarri gisa, kobaren inguruan harrera-etxe bat eraiki dute. Bertan lurrazpiko erreinuaren bereizgarriei buruzko dokumentala ematen dute, 15 minutuko iraupenarekin. Bestalde, lur-azpian murgilduko bagina bezala sentituko garen erakusketa areto bat ikusteko aukera izanen dugu.

Haurrentzako eskola berritzaile bat sortu dute, seigarren kontinentearen ezaugarri geologikoak modu praktiko baten bidez erakusteko asmoz. Bertan ikasmaterialaz eta galdera-sortak dituzten koadernotxoez baliatuko dira ikastunak, eta ingurumen adituak bilakatuko dira.

  • Ibilbide gomendatua Mendukilo leizearen inguru hurbila ezagutzeko..
  • Kokapena

    Ordutegi, data eta prezio orientagarriak. Entitate arduradunarekin baieztatzea aholkatzen da