Zure egonaldian atseden hartzeko moduko leku baten bila zabiltza? Kontsultatu aukera guztiak eta kudeatu erreserba.
Hemen aurkituko dituzu ezagutu beharreko leku guztiak, eta, era berean, jarduera eta esperientzia batzuei buruzko zenbait iradokizun ere bai, Nafarroaz ahalik eta gehiena goza dezazun.
Lokalizatu zure errekurtsoa mapan eta aurkitu ordutegiak, prezioak, fitxak eta halakoak bilatzaileak erabiliz.
Imajinatzen duzu zauden hotelean hilketa bat izan dela eta hura argitzen laguntzen duzula? Edo sorginak elkartzen ziren leize baten barruan zabiltzala, harizti baten inguruko misterioa ikertzen duzula edo Baztango Trilogiaren sekretuak ezagutzen dituzula?
Hauek dira urtean zehar izanen dituzun jarduera misteriotsuetako batzuk. Nahi dugu zuk ezagutzea Nafarroako alderdirik magikoena eta misteriotsuena, bisita gidatuen bidez, eskapismoko jokoen bidez, geocaching-ekin altxorrak bilatuz edo Sendavivako Halloweenez gozatuz... zuk bakarrik, edo familiarekin nahiz koadrilarekin.
Ikaragarria izanen da!
Room Escape
Areto famatu hauetan bada enigma bat ezkutuan. Hura ordubetean argitzeko gai izanen zara? Ikus Nafarroako Nafarroako Escape Room-en zerrenda.
Street eta Natura Escape
Room escape-eko aretoen antzekoa, baina aire zabalean. Ginkana moduko bat, adin guztietako taldeendako egokia dena. Ausartuko zara?