Zure egonaldian atseden hartzeko moduko leku baten bila zabiltza? Kontsultatu aukera guztiak eta kudeatu erreserba.
Hemen aurkituko dituzu ezagutu beharreko leku guztiak, eta, era berean, jarduera eta esperientzia batzuei buruzko zenbait iradokizun ere bai, Nafarroaz ahalik eta gehiena goza dezazun.
Lokalizatu zure errekurtsoa mapan eta aurkitu ordutegiak, prezioak, fitxak eta halakoak bilatzaileak erabiliz.
Nafarroa ardo-lurra da. Ezagutzeko hainbat jarduera eta esperientzia eskaintzen dizkizugu, familiarekin, bikotekidearekin edo lagunekin disfrutatzeko: ukituz, usainduz eta, batez ere, dastatuz... Ez galdu urte osoan zehar upategi eta mahastietan egiten diren jarduerak eta atsegin hartu Nafarroako ardo on batez.
BISITA GIDATUAK UPATEGIETARA
Nahiko zenuke ardoa prestatzeko prozesua ezagutu? Upategi bat bisitatzera animatzen zaitugu, ardoak gure mahaira iristeko jarraitzen duen errituala ezagutuko baituzu horrela. (+info)
JARDUERA ENOTURISTIKOAK
Upategira bisita motza iruditzen bazaizu, ardoarekin lotuta dauden beste esperientzia batzuk eskaintzen dizkizugu.