
NAFARROAKO ARTEEN MERKATUA ETA PROFESIONALEN TOPAGUNEA
948 Merkatuaren hirugarren edizioa berrituta dator, aldaketak baitakartza definizio artistiko eta profesionalean, hitzordua erakargarriagoa, irekiagoa eta abegikorragoa izan dadin.
Edizio honetan, 948 PRO programazioaren egitura (hitzaldiak, tailerrak, networking-eremua...) mantenduko du 948 Merkatuak goizetan, Baluarten, eta 948 ART programazioarena (erakustaldi artistikoak) arratsaldeetan, Iruñeko hainbat espaziotan.
DIZIPLINARTEKOTASUNAREN ALDEKO APUSTUA
Merkatu eta diziplinarteko foro gisa sendotu nahi du 948 Merkatuak, sormen- eta arte-diziplina guztiak barne sartuta.
948 Merkatuaren hirugarren edizioa sorkuntza hibridoaren eta diziplinarteko edukien aldeko apustua da, ulertzen baita arte-sorkuntza garaikidea diziplinarteko elkarrizketan oinarritzen dela, sormen- eta kultura-berrikuntza interesgarrienak sortuta horrela.