Barrokoak goieneko maila lortu zuen zenbait herritan, eta
Corella, Erriberan
, horietako bat da. Garai hura hurbilagotik ezagutu nahi izanez gero, aukera zabala duzu, hala nola oinetxeak eta jauregiak, esaterako
Arrese jauregia (museo bilakatu da) edo
Kateen etxea; komentuak eta elizak,
San Migel parrokia kasu; edo
Ehorzketa Santuaren Prozesioan herrian barna doazen pausoak.
Iraganari harro begira, hiriak azoka koloretsu bat antolatzen du jardunaldi barrokoak ospatzeko, eta, bertako elikagai naturalen postuez gainera, tabernak, ipuin-kontalariak, malabarrak eta multzo historiko-artistikoa ezagutzeko bisita gidatuak ere izanen dira.