Aviso Aviso
Koronabirusari aurre egiteko pixkanaka hartzen ari diren neurriak direla eta, programatutako ekintza eta jarduera asko aldatu edo bertan behera uzten ari dira. Beraz, atarian argitaratutako edozein eduki egiaztatzea gomendatzen dugu.
KoronabirusaNafarroa-ri buruzko azken berriak jarrai ditzakezu web atari honetan: http://koronabirusa.nafarroa.eus

Orgiko bidea

Iristeko moduan
Senderismoa

Multimedia

Orgiko bidea
Orgiko bidea
Orgiko bidea

Eguraldia

No te pierdas los senderos imprescindibles de Navarra.

Ibilbide erraza da, BTT eta zaldiz egiteko aproposa. Ultzama eta Odietako zenbait herri zeharkatzen ditu: Lizaso, Gorrontz, Olano eta Gelbentzu. Gainera, balio ekologiko handia duen Orgiko hariztiaren ikuspegi bikainak izango ditugu.

Orgiko Aisiako Natura Eremutik abiatuta, belardien artetik doan bide batetik joango gara Lizasoraino. Herria utzi, errepidea eta Arkil ibaia gurutzatu, eta gora egingo dugu, Gorrontz eta Olanorantz.
 
Nafarroako harizti hezeen lekuko bakar bihurtu den eta milaka urte dituen 80 hektareako basoaren bistak zoragarriak dira bertatik. Baso eder batekin paralelo doan bide batetik jarraituko dugu, eta urtaroko bi erreka zeharkatuko ditugu Gelbentzura iritsi baino lehen. Bertan izango ditugu haranaren ikuspegirik onenak. Beherako bidean, alanbratutako belardi bat inguratu eta Arkil ibaiaren ondoko tarte batetik doan bide batera aterako gara. Bi abeletxeren ondotik igaro ondoren, errepidera iritsiko gara. Handik 300 metrora, hasierako aparkalekura eramango gaituen bide bat hartuko dugu. Merezi du Orgiko interpretazio-ibilbide txikietako batean galtzea.

Ba al zenekien...?

En el año 2005 la Organización nacional de Ciegos de España (ONCE) otorgó el Primer Premio Bastón Blanco de la ONCE al Concejo de Lizaso como reconocimiento por su labor realizada en Orgi por la eliminación de barreras y adaptación de un paseo para invidentes.

Nola iritsi eta mugitu

Hasiera: Bosque de Orgi

Bukaera: Bosque de Orgi

Bide mota: Errepidea, Hartxintxarra, Lurrezkoa

Forma: Biribila

Oharrak

  • Consultar en la Oficina de Turismo de Lekunberri el estado de mantenimiento del sendero.

Ordutegi, data eta prezio orientagarriak. Entitate arduradunarekin baieztatzea aholkatzen da

Informazio praktikoa