Aviso Aviso
Koronabirusari aurre egiteko pixkanaka hartzen ari diren neurriak direla eta, programatutako ekintza eta jarduera asko aldatu edo bertan behera uzten ari dira. Beraz, atarian argitaratutako edozein eduki egiaztatzea gomendatzen dugu.
KoronabirusaNafarroa-ri buruzko azken berriak jarrai ditzakezu web atari honetan: http://koronabirusa.nafarroa.eus

Nafarroako Errege-erreginen Jauregia

Camino de Santiago
Gazteluak/Jauregiak

Multimedia

Nafarroako Errege-erreginen Jauregia - Nafarroako Errege-erreginen Jauregia
icono pie de fotoNafarroako Errege-erreginen Jauregia
Nafarroako Errege-erreginen Jauregia - Nafarroako Errege-erreginen Jauregia - kapitel
icono pie de fotoNafarroako Errege-erreginen Jauregia - kapitel
Nafarroako Errege-erreginen Jauregia - Sala colección Museo Gustavo de Maeztu
icono pie de fotoSala colección Museo Gustavo de Maeztu
Nafarroako Errege-erreginen Jauregia - Sala exposiciones temporales Museo Gustavo de Maeztu
icono pie de fotoSala exposiciones temporales Museo Gustavo de Maeztu

Eguraldia

Nafarroako Errege-erreginen Jauregia
Lizarrako San Martin plazan Nafarroako Errege-erreginen jauregia dago, Granadako Dukeen Jauregia ere esaten zaiona. Plaza horretan bere ederrean agertzen zaigu Erdi Aroko hiriaren oroitzapena, frankoak eta juduak bizi zireneko hiriaren oroitzapena, alegia. Izaera zibileko eraikin erromaniko bakarra da Nafarroan eta 1931n deklaratu zuten monumentu nazionala.

XII. mendearen azken herenean eraikia eta Ruako San Pedrorantz orientatua, bi kapitel historiatu ageri dira aurrealde bikain-bikainean. Horietako batean Errolanek Ferragut erraldoiaren aurka egin zuen borroka irudikatua dago. Gaur egun, Gustavo de Maeztu museoaren egoitza da.

Lizarrako San Martin plazan, San Nikolas kalearen izkina hartuta -lehenago, Erromesen rua edo karrika deitzen zena- hantxe dago eraikia Nafarroako Errege-erreginen Jauregia, Lizarrako arkitekturaren harribitxietako bat eta Nafarroako erromaniko zibilaren adibide bakarra.

Oin laukizuzeneko eraikin honen gauzarik adierazgarriena bere aurrealde eder eta harmoniatsua da, bi gorputz eta dorretan egituratua. Puntu-erdiko lau arku sendok osaturiko galeria ageri da beheko solairuan. Bitartean, bigarren gorputzean bere lau leihateak dira nabarmengarri, horietako bakoitza launa arkutxoz zatitua. Arkutxoak zutabe mehe kapiteldunetan bermatuak daude. XVII. mendean handitu zuten. Silarrizko atikoa da, hiru gezileiho ditu eta bi dorrez babestua dago angeluetan.

Fatxadaren alde banatan, elkar gainka paratutako bi zutabe daude eta, guztira, lau kapitel: horietako bi landare motiboz apainduak eta beste biak historiatuak. Bi azken horien artean, ezker zutabeko beheko kapitela da famatuena. Zehazki, Errolanen eta Ferraguten arteko borroka ageri da. Lehenbizikoa Karlomagnoren paladina da eta bigarrena, berriz, mairu erraldoia. Heroi kristauak erraldoi musulmana garaitzen duen unea jasota dago kapitelean, Errolanek erraldoiaren ahulgune bakarrari -zilborrari- eraso egiten dionekoa, hain zuzen.

Eskuineko zutabeari dagokionez, goiko kapitelean ageri diren irudiek ez dute elkarren arteko loturarik. Ezkerraldean, alegi hau irudikatua dago: astoak harpa jotzen duen bitartean entzule dago bere atzeko hanken gainean eserita dagoen lehoia. Eskuinaldekoan, aldiz, bi diruzale zeken ageri dira, diru poltsak lepoetatik zintzilik dituztela. Biak zigorrerantz doaz zepo batek uztarturik. Aldamenean, kondenatuak pertz batean erretzen dira lau deabruren begiradapean.

Fatxadako bigarren gorputzaren gainean teilatu txiki bat dago landare-gaien bidez apaindua: habe gaineko erronbo-erretikulak, orri-mamiak eta beste landare-motibo batzuk eta, horrez gain, kiribildurak, lobuluak, diamante puntak eta arrain bat ere bai.

1975ean egindako zaharberritzearen ondotik, jauregia Gustavo de Maeztu (1887-1947) Museoaren egoitza da. Pintore gasteiztarrak Lizarrari oinordetzan utzi zizkion margolan, akuarela, litografia eta marrazkiez gain, aldi baterako erakusketak ere izaten dira, bai eta ikastaro nahiz mintzaldi ziklo asko ere.

Jauregia ikusitakoan, ez galdu Erdi Aroan sortu zen hiri honetan kalez kale ibiltzeko aukera, erromesen ibilerari jarraiki. San Migel edo Ruako San Pedro elizena bezalako arte aberastasunaz gozatuko duzu.

Ba al zenekien...?

El Museo ha recibido, en la edición 2012 el Premio 20+10+X WORLD ARCHITECTURE COMMUNITY AWARDS, otorgado por arquitectos y profesionales del sector de todo el mundo. Además, la Colección Gustavo de Maeztu y Whitney ha sido declarada Bien de Interés Cultural.

Kokapena

Ordutegi, data eta prezio orientagarriak. Entitate arduradunarekin baieztatzea aholkatzen da