Udaberri honetan proposamenak Nafarroan - Zaporeak eta Landa
Proposamenak

Udaberriko jarduerak Nafarroan 2019 Udaberriko jarduerak Nafarroan 2019

Ez duzu etxean sartu nahiko...

Unerik onenean iritsi zara Nafarroara. Pirinioetan elurra eta larreak berde-berde dauden honetan, garaiko gastronomia onena eta askotariko jarduerak (paseo gidatuak oinez zein bizikletaz, geocaching-a, hegaztiei eta izarrei behatzea, eta ardoaren inguruko jarduera erakargarriak) batzen dituen proposamenak prestatu ditugu zuretzat.



Imagen de campo navarro en primavera

XENDRA ZAPOREDUNAK

Ez badituzu oraindik ezagutzen gure ezinbesteko xendrak, gidari profesional baten eskutik ezagutu ahalko dituzu udaberriko asteburuetan. Eta, berrikuntza gisa, Aurizko Bunkerren Ibilbidea dugu, apirilaren 13 eta 14an. Eta ibilbidearen amaieran, saria! Dastatze edo bisita gastronomiko bat, zehazki.

Informazio gehiago hemen.


Ciclitas en mountain bike por Navarra

GASTROBIKES

Bizikleta maite baduzu, BTT ala elektrikoa, gure bide berdeak edo Bardeako basamortua ezagutzeko bestelako modu bat proposatzen dizugu. Gida profesionalen eskutik ibiliko zara, eta, amaitzean, olibadi bat bisitatu, gaztandegi batera joan edo Boilurraren Museoa ezagutu ahalko duzu. Eta bakoitzaren produktuak dastatuko dituzu, jakina.

Informazio gehiago hemen.


Degustación de vinos navarros

NAFARROAKO ARDOAREN IBILBIDEA

Ausartu zaitez ardoaren inguruan prestatutako esperientzia berriekin. Ez konformatu upategia bisitatzearekin. Izan ere, Nafarroako Ardoaren Ibilbideak bestelako moduak prestatu ditu enologiaren munduan murgiltzeko: mahastiak bisitatzea, paseoak gurdiz edo buggyz, txertatzeak mahatsondoetan, ardoterapia, adiestraexperiencia deiturikoa eta, jakina, dastatzeak ibilbideko 4 lurraldeetan.

Kontsultatu hemen proposamen guztiak


Pamplona Flor y camino de Santiago - Primavera 2019

IRUÑA LORETAN ETA DONEJAKUE BIDEA

Hiriburuak “Iruña loretan” jaialdia abiatu du, zeinak jarduerak eskainiko baititu parke eta lorategi koloretsuetan, apiril eta maiatzean: bisita gidatuak, dastatzeak, gastronomia eta kontzertuak.
Kontsultatu hemen informazio guztia

Donejakue bidea ere protagonista izango da udaberri honetan, Ultreia Interpretazio Zentroazabalduko baita. Bisita gidatuak eta paseo irisgarriak antolatu dira haren karira, eta bideko upategiek ekoiztutako ardoak dastatuko dira.
Informazio gehiago hemen.


Vista de estrellas desde Navarra

IZARREI SO

Abisatuta zeuden... udaberri honetan ez duzu etxean geratu nahiko, ez egunez, ez gauez. Izan astronomo aditua, izan hasberria, egin so ortziari teleskopio bidez. “Izarrei so” jarduera eskaintzen dizugu, argi-kutsadurarik gabeko hainbat tokitan eta Starlight jomugetan. Erronkaribar-Belagua, Vasco Navarroren bide berdea, Aralar mendia eta Lerin dituzu zain.

Informazio gehiago hemen.


Otras actividades

Agenda gastronómica Navarra

Agenda gastronomikoa

Barazkiak dira protagonistak udaberrian. Baina ardo gorriak, gaztak, mamiak eta gereziak ere badute hitzordua agendan. Kontsultatu gure agenda gozo-gozoa, gustu guztietarako ekitaldiak daude eta.

Geocaching

Geocaching-a

40 altxor baino gehiago daude ezkutatuta bide berdeetan, Gaztelu eta Gotorlekuen Ibilbidean eta Erromanikoaren Ibilbidean. Aurki itzazu.
Informazio gehiago hemen.

Observación de aves en Navarra

Hegaztiei so

Hegaztiak identifikatzen eta haien migrazio-zikloa ulertzen ikasi ahalko duzu Pitillasko aintzirako eta Vianako Salobreko urtegiko hide edo behatokietatik.

Agenda gastronómica Navarra

“Nafarroak merezi du” lehiaketa Instagram-en

Erakutsi Instagram-en zure argazkirik onenak, jarri #navarradefoto etiketa, eta Reyno Gourmet produktu gastronomikoen sorta zoragarriak lortuko dituzu.