Aviso Aviso
Koronabirusari aurre egiteko pixkanaka hartzen ari diren neurriak direla eta, programatutako ekintza eta jarduera asko aldatu edo bertan behera uzten ari dira. Beraz, atarian argitaratutako edozein eduki egiaztatzea gomendatzen dugu.
KoronabirusaNafarroa-ri buruzko azken berriak jarrai ditzakezu web atari honetan: http://koronabirusa.nafarroa.eus
Proposamenak

Irunberriko NIZ

Naturaren interpretazio guneak / NIZ

Multimedia

Irunberriko NIZ
Irunberriko NIZ

Eguraldia

Oharpena

CORONAVIRUS: La información de este portal que contiene fechas y horarios ha sufrido cambios. Se aconseja reconfirmar cualquier información con los gestores.


Arroilen Interpretazio Zentroa Pirinioen aurrean dago, Irunberrin, hain zuzen ere. Zentroa bi arroila ikusgarri horien eta horiei lotutako ekosistemen gaineko ezagutza sustatzeko asmoz sortu zen. Irunberri eta Arbaiungo arroilak Irati eta Zaraitzu ibaiek (Nafarroako Pirinioetatik ekartzen dute ura) zizelkatu dituzte, hurrenez hurren. Haietan, sai arreen kolonia handia dago; Arbaiungo arroilako sai arreen kolonia, hain zuzen, Iberiar penintsulako handienetakoa da.

Arroilen Interpretazio Zentroa Irunberriko hirigunean dago, hiru solairu ditu eta eduki hauek eskaintzen ditu:
Beheko solairua. Harreralekua eta zentroari eta inguruari buruzko informazio orokorra. Arroilei eta Irunberriko arroko lur, jende eta lanbideei eskainitako interpretazio eremua. Horretaz gainera, informazio turistiko eta ingurumenezkoa, web agiri, liburu, aldizkari eta bideoen bidez.

Lehenengo solairua. Erakusketa nagusiko aretoa. Hor, arroko gizarte, natura, historia eta kulturaren gaineko ezagutzan sakontzen da, eta arreta berezia jartzen zaie Irunberriko eta Arbaiungo arroilen bitxitasun eta berezitasunei.

Bigarren solairua. Ludoteka-Liburutegia: entretenimendurako eremua, banako zein taldeko jolasak, liburuak eta ipuinak biltzen dituena. Zentzumenen tunelaren labirintoa ibilita, bisitariak ingurunea ezagutuko du usain eta aromen, ukipen-sentipenen, soinu ezberdinen, eta ikuspen eta pertzepzio desberdinen bidez.

Kokapena

Ordutegi, data eta prezio orientagarriak. Entitate arduradunarekin baieztatzea aholkatzen da

Informazio praktikoa

  • Herria LUMBIER
  • Zonaldea Pirinioak
  • Helbidea Plaza Mayor
  • Esteka interesgarriak
  • Telefonoa 948880874
  • Faxa 948880875
  • E-posta cinlumbi@cfnavarra.es