Zure egonaldian atseden hartzeko moduko leku baten bila zabiltza? Kontsultatu aukera guztiak eta kudeatu erreserba.
Hemen aurkituko dituzu ezagutu beharreko leku guztiak, eta, era berean, jarduera eta esperientzia batzuei buruzko zenbait iradokizun ere bai, Nafarroaz ahalik eta gehiena goza dezazun.
Lokalizatu zure errekurtsoa mapan eta aurkitu ordutegiak, prezioak, fitxak eta halakoak bilatzaileak erabiliz.
Urtarrileko elurte handien ondoren, elurrak lodi estaltzen ditu Nafarroako Pirinioetako mendiak. Neguko kiroletan aritzeko aukera bikaina.
Erronkariko eta Zaraitzuko ibarretatik hasi (bertan daude iraupen-eskiko Larra-Belaguako eta Abodiko estazioak, hurrenez hurren) eta Aralarko eta Urbasako mendilerroen erliebe leunagoetaraino, ekialdeko Pirinioetan, elurretan dibertitzeko planak eskaintzen ditu neguak Nafarroako Pirinioetan zehar, bai abenturazaleenentzat, bai aukera lasaiagoak nahiago dituztenentzat.
Elur-erraketek, adibidez, oso arrisku txikia dute, eta, hori horrela, zale asko irabazi ditu modalitate horrek azken urteotan. Modalitate segurua da, ikasteko erraza eta, batez ere, jende guztiarentzat egokia. Elurraren gainetik pausoan ibiltzeak erraketekin oinatzak zabalduz zuzeneko kontaktuan jartzen gaitu neguko paisaia bikainarekin, eta bestela bertara iristea ezinezkoa izango litzatekeen parajeetara heltzeko aukera ematen digu.
Elur-erraketako bideak nork bere kasa egin ditzake, bere erraketa propioak baditu. Markatutako zirkuituak egiteko aukera ere badago Larra-Belaguako iraupen-eskiko zentroan zein Abodi-Iratiko eski nordikoko zentroan. Zeure erraketarik ez baduzu, zure kontura bide bat egiteko aloka ditzakezu edo, bestela, gidatutako ibilbideez gozatzeko.
Elur-erraketez gain, Larra-Belaguako iraupen-eskiko zentroak (Roncalia) pisten 20 kilometro baino gehiago ditu El Ferial eta La Contienda parajeen artean. Erronkaribarreko eski-pistetan hainbat kirol-proba egiten dira neguan. Hurrengoa, Neguko VII. Triatloia, martxoaren 12an izango da.
Handik hurbil, Zaraitzuko ibarrean, iraupen-eskia egiteko paraje paregabeak eskaintzen ditu Abodi-Irati eski-zentroak. Pista eskiagarrien 22 kilometro ditu, lau ibilbidetan banatuta: Zumakadoia (5,5 kilometro), Osabako Gurutzea (8 kilometro), Cerrillar (5 kilometro) eta Koista Bidea (3,5 kilometro).
Espezializatutako dozena bat enpresak baino gehiagok materiala alokatzeko aukera eskaintzen dute iraupen-eskia praktikatzeko, baita erraketekin eta elur-lerekin ibiltzeko ere: Bergidak, Carlos Orduna, Ekia actividades y servicios, Las Montañas de Abril, Mirua actividades en la naturaleza, Nattura naturaleza y aventura, Nive eta Tripa Azul enpresek, besteak beste, baita Larra-Belaguako eta Abodi-Iratiko iraupen-eskiko zentroek eta Erronkaribarreko eski-eskolak ere.