Berriak

2019ko abu. 10ko prentsa-oharra

Ederbidea Bizikleta Logistika Zentro berriak ateak irekiko ditu datorren udazkenean Latasan.

Imotz haraneko herriko tren geltokiko biltegi zaharra Plazaolako eta Bidasoako pista berdeen arteko lotura gune nagusia bihurtuko da, eta Eurovelo 1 Europako bidegorriaren mugarri garrantzitsu bat izango da.



Gaur larunbat goizean, abuztuak 10, Latasako tren geltokiko biltegi zaharra Bizikleta Logistika Zentro gisa egokitzeko lanak aurkeztu dira. Lan hauek mugikortasun iraunkorrari eta zikloturismoari buruzko Ederbidea (Interreg POCTEFA) mugaz gaindiko proiektuaren barruan daude. Bere helburua Plazaolako pista berdearen txirrindularitzarako potentzial handia garatzen lagunaraztea da. Instalazioak moldatzeko 131.674,24 euroko inbertsioa egin da, eta datorren irailaren amaieran egon daitezen zerbitzuan espero da. Instalazioek txirrindulariei eta kirolariei zuzendutako zerbitzuak eskaintzea eta inguruko bizitza soziala eta kulturala bultzatzea helburu dute.

Latasa-ko tren-geltokiko biltegi zaharraren egokitze lanak bizikletaren zentro logistiko bezala aurkeztu dira, mugikortasun iraunkorreko eta zikloturismoko Ederbidea (POCTEFA Interreg-eko) proiektuaren barruan eta zikloturismorako Plazaola Bide Berdearen potentzial handia garatzen jarraitzeko era bezala.

Hain zuzen ere Ederbidea proiektuaren esparruan, Nafarroako Gobernua, Turismo eta Merkataritza Zuzendaritza Nagusiaren bitartez, Doneztebe / Santesteban eta Irurtzun-en arteko pistetako bideen egokitzapen lanetan ari da ibilbidea bizikletaz egiteko. Horrela, Latasa Plazaola-ko eta Bidasoa-ko Bide Berdeen arteko puntu konexioan eta penintsulako sarreran europako Eurovelo1 bizikleta bide handiko mugarri garrantzitsuan bihurtuko da.

Biltegiaren egokitze lanak, Imotz-eko Udaletxeak, EDERBIDEA mugaz gaindiko proiektuaren esparruan garatuta, 131.674,24 euroko (BEZ-a barne) inbertsioa suposatu du zeinen %65-a Interreg POCTEFA-k (FEDER hondoak) finantziatu duen. Bere aldetik, Nafarroako Gobernuaren Turismo Zuzendaritza Nagusiak %20-a kofinantzatu du 27.947,58 euroetaraino.


Zentroak, mugikortasun iraunkorragoa bultzatzea, zikloturistaz arduratzea, kiroletako praktika sustatzea, produktu lokalak ezagutaraztea eta zonalderako bizitza kultural eta sozialeko espazioa izatea, bere helburu nagusien artean ditu.
Aurkezpena gaur Latasa-n izan da Imotz-eko Xendeen egunaren ospakizunarekin batera eta jai-egunak bizikleta martxan, xendazaletasunean, Nordic Walking hastapenean, baita ere bizikleta elektrikoko erakustaldian, bizikleta ginkanan eta artisauen erakustaldian ehunka pertsona bildu ditu.

Tren-geltokiko biltegia izatetik bizikletarentzako zentroa izatera.

Plazaolako Bide Berdea Iruñea eta Donostia-San Sebastián arteko tren ibilbidea izan zen ibilbidean artikulatzen da eta bide natural batean bihurtu da. Jokaera honek, hain zuzen, bere turismo iraunkorrarekin erlazionatutako erabilera berrien araberako ondarea berreskuratzen jarraitzea bilatzen du. Honela, Latasa-ko biltegiaren berreskurapena Lekunberriko geltokiarekin, oraingo Plazaolako zentroa, eta Leitzako geltokiarekin egiten ari diren lanekin elkartzen da.

Nafarroako Gobernua, Turismoko Zuzendaritza Nagusiaren bidez, eta Imotz-eko Udaletxea Ederbidea proiektuan bazkideak dira, Nafarroa, Gipuzkoa eta Pirinio Atlantikoko mugaz gaindiko lurraldeetan bizikletaren erabilera sustatzeko Europako lankidetzarako ekimena. Proiektu honen esparruan garatu dira Bizikletaren Zentro Logistikoaren lanak, urte honetako irailaren amaierarako irekia egotea aurrez ikusita daudelarik.

Lehen Imotz-eko  Udaletxeak ekin zion Latasa-ko tren-geltoki zaharreko biltegiaren eskuratzeari 2017ko ekainaren 22an. Eraikinaren eta bere birgaitzerako proiektuaren erredakziorako lan-zuzendaritzaren  asistentzia Ainara Mutuberria Larrayoz arkitektoaren proposamenera eslaitu zen, beste kontu batzuen artean, ingurunearen ondare historikoaren balioan eta eraginkortasun energetikoagatik nabarmentzen delarik.

Honela biltegia taberna-jatetxe bezala, informazio-punturako eta produktu lokaletarako eta eskulangintzarako espazio bezala egokitzen da.
Gainera, iparraldeko zonaldean bi espazio osagarri berri egin dira egonaldi funtzionaletarako: lehenengoa biltegia eta komunetara zuzendua; bigarrena bizikleten konponketara eta garbiketara zuzendua.

Gainera, proiektuak trenbideetako zonalde tradizionalei balioa berrematea aurreikusita du, nasa eta ur-gordailuen kasuan bezala. Modu honetan trenaren historia Bizikletaren Zentro logistikoaren erabilera berriekin bertakotzeko. Haien ondoan pedalak dituzten bankuak eta kirola egiteko bi makina gehituko dira.

Ekimen honen beste ezaugarri bat  lurraldeko garapen lokal iraunkorrari laguntzeko bokazioa da. Horrela lanak pertsonal langabetua kontratatuz egin dira, Imotz-eko Udaletxea azken 3 urteetan diru laguntza desberdinetara helduz.

Azkeneko lanak eta zurgindegia, iturgintza eta elektrizitatea bezalako beste lan batzuk Basaburua-ko eta Ultzama-ko zonaldeko enpresekin burutu dira.


Zerbitzuaren etorkizuneko kudeaketa, udazken honen hasierarako aurrez ikusita, Imotz-eko Udaletxeak proiektuan parte hartzen duten zonaldeko lau emakumeei esleitu die: Muskitz-eko Kizkitza Larrea eta Idoia Jusue; Eguillor-eko Eva Fernández eta Aizarotz-eko Sol Flores. Kooperatiba egokitzea aurrez ikusita dute eta ekimenarekin Imotz-eko Haranari sozializazio-leku bat eskeini eta haranean turismo osasungarria eta iraunkorra sustatu nahi dute.

Ederbidea.
EDERBIDEA Nafarroa, Gipuzkoa eta Pirinio Atlantikoen lurraldeetako mugaz gaindiko eu- ropar lankidetza proiektua da. Bertan, hiru lurraldeetako 12 bazkidek indarrak batu dituzte bizikletaren erabilera sustatzeko.

EDERBIDEAko bazkideak Pirinio Atlantikoen Departamentua, Nafarroako Gobernua eta Gipuzkoako Foru Aldundia dira;Imotz, Biarritz, Donibane Lohizune, Hendaia eta Irungo Udalak; Euskal Herri-Aturriko mugikortasun sindikatua, Baztan Bidasoa Turismo Elkargoa, Cederna Garalur elkartea eta Plazaola Partzuergo Turistikoa.

EDERBIDEAk aukera ematen du mugikortasun iraunkorrarekin, ekonomia berdearekin eta, bereziki, turismo aktiboarekin jarduera ekonomikoak garatzeko.