Aviso Aviso
Koronabirusari aurre egiteko pixkanaka hartzen ari diren neurriak direla eta, programatutako ekintza eta jarduera asko aldatu edo bertan behera uzten ari dira. Beraz, atarian argitaratutako edozein eduki egiaztatzea gomendatzen dugu.
KoronabirusaNafarroa-ri buruzko azken berriak jarrai ditzakezu web atari honetan: http://koronabirusa.nafarroa.eus
Berriak

2019ko abe. 12ko prentsa-oharra

Nafarroako Gobernuak Bisitariari Harrera emateko Zerbitzuaren sorrera lagundu du

Nafarroako Ostalaritza eta Turismoko elkarteak kudeatutako zerbitzu berri horrek, osasun kontuengatik Nafarroara datozen bisitariei mugikortasunerako erraztasunak eman eta ekintzen proposamena helaraztea du asmo



Manu Ayerdi kontseilaria zerbitzuaren aurkezpenean.
Garapen Ekonomikoko eta Enpresarialeko Departamentuak 15.000 eurorekin finantzatu du turistari Harrera emateko Zerbitzua, zeinak Nafarroara osasun kontuengatik datozen bisitariak izango dituen ardatz. Manu Ayerdi kontseilaria gaur goizean Nafarroako Ostalaritza eta Turismo Elkarteak kudeatuko duen zebitzu horren aurkezpenean izan da, Iruñeko Udaleko eta Nafarroako Unibertsitateko Klinikako arduradunekin.