Gehienez ere eguneko 500 bisitarik izango dute Aste Santuan Urederrako Ituruburuaz gozatzeko aukera - 15/04/2019
Prentsa-oharrak

2019ko api. 15ko prentsa-oharra

Gehienez ere eguneko 500 bisitarik izango dute Aste Santuan Urederrako Ituruburuaz gozatzeko aukera

Balio ekologiko altuko eremua babesteko ekintzen barruan hartutako neurria da




Urederrako Iturburuak eguneko gehienez 500 bistiari hartuko ditu Aste Santuan. Bakedano kontzejuan (Ameskoa Behean) kokatutako balio ekologiko eta paisajistiko altuko eremua babesteko ekintzen artean hartu da neurria. Hala bertako garapena sustatuko duen turismo jasangarria bultzatu nahi da, natura baliabideak, kultura eta toki bakoitzeko identitatea mantenduz.

Nafarroako Gobernuko Ingurumenak onartutako neurriak Nafarroako Foru Erkidegoan bisitari gehien jasotzen dituen natur gunearen degradazioa geratzea du xede. Neurriak Euskal Herriko Unibertsitateak, Komertzio eta Turismo Zuzendaritza Orokorrak, Bakedanoko Kontzejuak, Ameskoa Beheko Udalak, Mugen Juntak eta Teder Partzuergoak inguruko eraginak neurtzeko egindako ikerketaren ondorioz ezarriko dira.

Urbasa eta Andiako Natur Parkean dagoen Urederrako Iturburuak 2018an 108.325 bisita jaso zituen. Babeserako jada aldi berean egon ziztezkeen pretsonen kopurua zehaztuta zuen eta baita oinez egin daitekeen bide bakarra ere.

Hala ere, beharrezkoa suertatu da babes neurriak gehitu eta eguneko sarrerak 500 pertsonetara muagztea. Erreserba on-line egin ahal izango da eta 9 hilabete lehenago egin daitezke. Gainera, kaltetuen dagoen zonaldera, ibilbidearen amaierara, ezin izango da iritsi.

Urederrako ituruburua Urbasako mendiguneko natur akuiferoaren irteera naturala da. 6,2 kilometroko, joan etorriko ibilbideak, bidearen gehiengoa egiteko aukera emango du, pagadien artean turkesa koloreko ur-putzuak, ur-lasterrak zein ur-jauziak ikusteko aukera emanez, ingurumen eta bioaniztasun balio bakarreko paisaiaz gozatuz.

Erreserba dohainik egingo da. Sarrera eta topaketa puntua Bakedanoko parkina izango da. Tarifak honakoak dira: 4,5 euro autoak, 2 euro motorrak eta 5 euro autokarabanak.

Alternatiben ikerketa, bideragarritasun plana eta hobekuntza lanak

Harturiko neurriez gain, naturgunearen babesa eta gozatzearen arteko oreka bermatzeko alternatiben ikerketa egingo da, bisitariek inguruaren informazio gehiago jaso dezaten. Emaitzak Natur Parkeko Patronatuko kideekin elkarlanean egiten ari diren Urbasa-Andiaren Erabilera Publikoko Planean txertatuko dira.

Gainera Internet bidezko erreserben sistema hobetzea aurreikusi da, baita iturburuaren kudeaketarako bideragarritasun plana egitea ere, zeinak bertakoen partehartze prozesua izango duen.

Urte honetan zehar, gainera, Urederra Iturburuaren azpiegitura eta seinalizazio lanak egingo dira, baita segurtasuna hobetzeko ekintzak ere.