Aviso Aviso
Koronabirusari aurre egiteko pixkanaka hartzen ari diren neurriak direla eta, programatutako ekintza eta jarduera asko aldatu edo bertan behera uzten ari dira. Beraz, atarian argitaratutako edozein eduki egiaztatzea gomendatzen dugu.
KoronabirusaNafarroa-ri buruzko azken berriak jarrai ditzakezu web atari honetan: http://koronabirusa.nafarroa.eus
Berriak

2021ko api. 16ko prentsa-oharra

"Reactivatur", administrazio guztiek turismoaren sektoreari bideratutako laguntzak soiltzeko webgune estatal berria

Sarbide erraza ekonomiari, fiskalitateari, lanari, prestakuntzari eta eraldaketa digitalari lotutako laguntza guztietara.



Turismoaren sektoreko autonomo, asoziazio, enpresa eta azpisektoreak webgune-mordoiloan gal ez daitezen, Segittur-ek, Turismoko Estatuko Idazkaritzak hala eskatuta, REACTIVATUR ataria sortu du:  https://www.reactivatur.es/eu/

Bertan, administrazio ezberdinetan eskuragarri dauden laguntza guztiak agertzen dira. Sarbidea erraza eta azkarra da eta ekonomiari, fiskalitateari, lanari, prestakuntzari eta turismoaren eraldaketa digitala lortzeko gauzatzen diren jarduketa guztiei buruzko informazioa eskaintzen du.

Webguneak hainbat irizpideren arabera hautatzeko aukera ematen du: autonomia-erkidegoak, administrazio-mota, hartzaileak eta aplikazio-sektoreak. Mapa bat ere badu, non lurralde bakoitzean indarrean dauden laguntza-kopurua agertzen den.