Aviso Aviso
Koronabirusari aurre egiteko pixkanaka hartzen ari diren neurriak direla eta, programatutako ekintza eta jarduera asko aldatu edo bertan behera uzten ari dira. Beraz, atarian argitaratutako edozein eduki egiaztatzea gomendatzen dugu.
KoronabirusaNafarroa-ri buruzko azken berriak jarrai ditzakezu web atari honetan: http://koronabirusa.nafarroa.eus
Berriak

2021ko api. 16ko prentsa-oharra

"Nafarroan hamaika aukera" kanpainaren arrakasta eta lehiaketari buruzko datuak

Lehiaketaren antolatzailea 380 video eta 280 parte-hartzai



Kanpainaren web-orriak 9.000 bisita inguru jaso zituen, 280 lagunek hartu dute parte 380 bideorekin, eta azken asteburuan parte-hartzea nabarmen areagotu da.
Sare sozialak 357.555 lagunengana heldu dira eta kanpainaren bideoak 170.842 aldiz erreproduzitu dira.

Irabazleen izenak
“Nafarroako gastronomia” kategorian, parte-hartzaileen % 9arekin, Andrea Goñi Calvo izan da irabazlea; “Familiarteko turismoa” kategorian, lehiakideen % 18arekin, Fran Aguirre Sainz; “Done Jakue bidea Nafarroan” modalitatean, parte-hartzaileen % 5arekin, Juan José Goñi Ichaso; lehiakideen % 40 hartu duenean, “Outdoor kirola, Nafarroako jarduerak eta paisaiak” izenekoan, Javier Pons Urdin, eta parte-hartzeen % 28 “Landa-turismoa Nafarroan” mailak jaso du, zeinaren garailea Arturo Nobile izan den.

Parte-hartzaileen % 53 emakumeak izan dira
Bidalitako bideo gehienak mugikorretik igo dira (% 76) eta % 24 ordenagailutik. Lehiaketako adin-tarterik ugariena 30 eta 39 urteen artekoa izan da (% 31); jarraian, 40 eta 49 artekoa (%27) eta 50etik 59rakoa (% 22). Eta parte-hartzaile gehienak emakumeak izan dira, % 53, gizonen % 47aren aldean.

‘Nafarroan hamaika aukera’ turismo kanpainan Foru Komunitateko txokoak sustatzeko 380 bideo egin dituzte herritarrek