Aviso Aviso
Koronabirusari aurre egiteko pixkanaka hartzen ari diren neurriak direla eta, programatutako ekintza eta jarduera asko aldatu edo bertan behera uzten ari dira. Beraz, atarian argitaratutako edozein eduki egiaztatzea gomendatzen dugu.
KoronabirusaNafarroa-ri buruzko azken berriak jarrai ditzakezu web atari honetan: http://koronabirusa.nafarroa.eus
Berriak

2021ko api. 16ko prentsa-oharra

Apirileko bi prestakuntza-ikastarotan postu libreak daude oraindik

“Instagram estrategikoki erabiltzea” eta “Sare sozialetan iragarkiak sortzea” turistak erakartzeko ikastaroen izen-ematea zabalik dago oraindik.



“Instagram estrategikoki erabiltzea”

“Sare sozialetan iragarkiak sortzea”


Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Zuzendaritzak eskainitako ikastaroek erritmo betean jarraitzen dute. “Ingelesa ostatu turistikoentzat” martxoan hasi zen eta apirilean eta maiatzean jarraituko du; “Segurtasunaren eta larrialdien plangintza turismo aktiboko eta ekoturismoko enpresentzat” eta “Nola ezagutarazi zure produktua preskriptoreei eta influencer-ei” hasiak dira jada, eskaintzaren % 100a beteta dutela, eta “Facebook estrategikoki erabiltzea turistak erakartzeko” eskari txikiagoarekin.
“Instagram estrategikoki erabiltzea” eta “Sare sozialetan iragarkiak sortzea” turistak erakartzeko ikastaroetan epea irekita dago oraindik, lehenengoa apirilaren 16a arte eta bigarrena apirilaren 23a arte, ostiralarekin biak ala biak.

Informazio guztia hemen: Sector turístico. Formación - navarra.es