Aviso Aviso
Koronabirusari aurre egiteko pixkanaka hartzen ari diren neurriak direla eta, programatutako ekintza eta jarduera asko aldatu edo bertan behera uzten ari dira. Beraz, atarian argitaratutako edozein eduki egiaztatzea gomendatzen dugu.
KoronabirusaNafarroa-ri buruzko azken berriak jarrai ditzakezu web atari honetan: http://koronabirusa.nafarroa.eus
Berriak

2020ko eka. 12ko prentsa-oharra

Nafarroako Gobernuak bi urteko talka-plana aurkeztu du COVID-19aren ondorioak arintzeko turismoaren sektorean

Lehenengo kanpaina batean, gastronomia, landa- eta familia-turismoari emango zaio lehentasuna, bai eta natura- eta kirol-jarduerei ere



Nafarroako Gobernuak 2020-2022 aldirako Turismo Ekintza Planaren zirriborroa aurkeztu du gaur Turismo Kontseiluan, COVID-19aren krisiak sektorean eragin dituen ondorioei aurre egiteko. Talka-plan horrek Nafarroako turismorako lehentasunezkoak diren segmentuak birdefinitzea aurreikusten du, lehentasuna emanez gastronomia, landa eta familia turismoari, natura- eta kirol-jarduerei eta osasun-turismoari, eta tokiko eta hurbileko turismoa bultzatuz.

Helburua da COVID-19K sortutako errealitate berrira egokitutako produktu, baliabide eta esperientzia turistiko batzuk bultzatzea, jende gutxiago biltzen duten tokiak eskainiz eta behar diren osasun protokoloak ezarriz. Foru Gobernuak sektoreko enpresen eta elkarteen ekarpenak jaso ditu, egoera berriarekin bat datorren Nafarroako eskaintza turistikoa adosteko.

Produktuen eta esperientzien dibertsifikazio horrez gain, baliabideak sustatu eta bultzatuko dira, 2018-2025 Turismoko Plan Estrategikoarekin bat etorriz. Plan horretan, hurbileko merkatuei arreta eskaintzea eta Nafarroa Europako turismoaren barruan kokatzea barne hartzen du. Ildo horretan, osasun-krisiaren aurrean, eskaintza turistikoa birbideratzea aurreikusten da, arreta erkidego mugakideetan eta Frantziako hegoaldean jarriz, bai eta Madrilen eta Katalunian ere, turista nazionalen ehuneko handi bat bertatik baitator. Horietan oinarrituko da Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko Departamentua prestatzen ari den komunikazio-kanpaina, eta laster jarriko da abian, bai komunikabide tradizionaletan bai digitaletan.

Ekintza Planak establezimendu eta zerbitzuetan ikuskaritza-lana areagotzea ere aurreikusten du, legez kanpoko egoerak eta lehia desleiala saihesteko.

Manu Ayerdi Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko kontseilariaizan da bilerako buru, bideokonferentzia bidez. Bertan, Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federaziek, Nafarroako Merkataritza eta Industria ganbera, Iruñeko Udala, Cederna-Garalur, Plazaola Partzuergo Turistikoa, Eremu Ertaineko Garapenerako Partzuergoa eta AEHN, ANAPEH elkarteetako ordezkariak, Iruñeko Hotelak, Nafarroako Landa Hotelak, Hiruak-Bat Landa Etxeak, Landa Etxeak eta apartamentu turistikoak, Nafarroako Kanpinak, Erresumako jatetxeak, Lagun Artea aterpetxeak, Bidaia Agentzien Nafarroako Elkartea, Bideak Turismo Jardueren Enpresen Nafarroako Elkartea, Nafarroako Jatetxeen Elkartea, UGT eta NICDO (Nafarroa Kultura Azpiegiturak, Kirola eta Aisia) izan dira.

51 neurri eta 25 helburu 7 jarduera-ildotan

Turismoko Ekintza Planak guztira 25 helburu biltzen ditu, 51 neurrirekin. Neurri horien bidez, estatuan eta nazioartean ezarritako mugikortasun-murrizketek bereziki eragindako sektorea bultzatu nahi da. Egoera horren aurrean, Planak zazpi jarduketa ildo aurreikusten ditu, besteak beste, sektoreko enpresen parte-hartzea bultzatzea, behar berriei aurre egiteko laguntzak eta diru-laguntzak birbideratzeko. Hori guztia, prestakuntza, produktuaren egokitzapena, berrikuntza eta adimen turistikoa bultzatzea eta Nafarroako potentzial turistikoaren komunikazioa eta merkaturatzea ahaztu gabe.

51 neurrietatik hamaika abian jarri dira dagoeneko, eta hogei bat laster jarriko dira. Egin direnen artean, Foru Gobernuak sektoreko mila profesional baino gehiagoren kontsultei erantzun die eta 24 informazio-buletin bidali ditu. Gainera, Administrazioaren eta sektorearen koordinazioa hobetzeko ekintzak egin dira, hamaika bilera baino gehiago egin dira 145 parte-hartzailerekin, eta komunikazioa areagotu egin da Estatuko eta beste autonomia-erkidego batzuetako erakunde askok parte hartu duten lau on line jardunaldiren bidez, baita Nafarroako eta nazioarteko enpresaburuek ere. COVID-19 delakoari buruzko laguntza programa bat ere diseinatu da. Eta lankidetza-sistema publiko-pribatuak ezarri dira pandemiak sektorean duen eraginari buruzko informazioa biltzeko eta monitorizatzeko, Turismo Behatokiaren bidez, eta online prestakuntza-jarduerak egin dira turismo-enpresa eta -establezimenduek ezarri behar dituzten higiene-, garbiketa- eta protokolo-neurriei buruz. Prestakuntza horiek eskuragarri daude oraindik Nafarroako Enplegu Zerbitzuko prestakuntza plataforman.

Bestalde, epe ertainean aliantza estrategikoak ezartzea aurreikusten da, bai estatukoak, bai turismo-, gastronomia-, kultura- eta natura-sareetan barneratzeak, eta Gobernu zentralarekin eta beste erakunde batzuekin koordinazioa bultzatzea. Diru-laguntzen arloan, laguntza-deialdi bat egingo da turismo-industrietan protokoloak ezartzeko, eta beste bat sektorearen lehiakortasuna, digitalizazioa eta jasangarritasuna hobetzeko.

Prestakuntza ekintzen artean, turismo kudeaketa pertsonalizatzeko eta merkatuan sustatu eta kokatzeko ekintzak bultzatuko dira, berrikuntza digitala sustatzeaz gain. Hain zuzen ere, arlo horretan, Nafarroako Gobernuak sektorearen eraldaketa digitalerako ibilbide-orri bat egitea eta irtenbide berritzaileak garatzea proposatu du.

Horrez gain, produktu, zerbitzu eta esperientzia bereizle, bakar eta berritzaileak garatuko dituzten ekimenak sustatuko dira, Foru Erkidegoa helmuga “berritzaile eta bereizgarri” gisa identifika dadin. Produktu eta zerbitzu berritzaile horiek garatzeko, Ekintza Planak informazioa biltzeko lan garrantzitsua egiteko beharra planteatzen du, Big Dataren laguntzaz. Turistak Nafarroan nola jokatzen duen, zer egiten duen, non bidaiatzen duen eta jasangarritasunarekin duen konpromisoa ezagutzea da helburua. Datuak bilatzeko orduan, garrantzitsua izango da, halaber, helmugako lekuetako egoiliarren iritzia eta Nafarroaz kanpoan proiektatzen den eta turistek hautematen duten irudia. Era berean, merkatu potentzialak monitorizatzen lan egingo da, estatukoak zein nazioartekoak, horietan sustapen- eta marketin-jarduerak bideratzeko.

Plan adostua

2020-2022 Ekintza Plana, COVID-19 aldean, 2018-2025 Turismoko Plan Estrategikoaren babesean sortu zen, eta sektorearen laguntza nagusia du. Hain zuzen ere, sektorearen ordezkaritzaren % 93k lagundu du Nafarroako eraldaketa turistikoa helburu duen planaren ikuspegia eta xedea, lehiakortasuna, digitalizazioa, kalitatea, jasangarritasuna eta gizarteratzea hobetuz.

Abian jartzea beharrezkoa izan da 2018-2025eko Turismo Plan Estrategikoa osasun krisiaren ondoren sortutako errealitate berrira egokitzeko. Batez ere, kontuan izanda Foru Komunitateak sektorearen zati handi bat kanpotik etorritako turisten harreran kokatzen duela. Hala ere, martxotik ekainera bitartean, mugak itxi egin dira, eta ezin izan dira autonomia-erkidego batetik bestera joan. Gainera, datozen hilabeteetan turista gutxi etorriko dira, eta Nafarroak arreta jarri nahi du Nafarroan, turismo familiarra, gastronomikoa eta naturakoa eskainiz.