Aviso Aviso
Koronabirusari aurre egiteko pixkanaka hartzen ari diren neurriak direla eta, programatutako ekintza eta jarduera asko aldatu edo bertan behera uzten ari dira. Beraz, atarian argitaratutako edozein eduki egiaztatzea gomendatzen dugu.
KoronabirusaNafarroa-ri buruzko azken berriak jarrai ditzakezu web atari honetan: http://koronabirusa.nafarroa.eus
Berriak

2020ko mai. 13ko prentsa-oharra

Jaits itzazu hemen higienearen eta osasunaren arloko protokoloak, azpisektore turistikoendako prestatuak COVID-19ari aurre egiteko Turismoko Estatu Idazkaritzak, Espainiako Kalitate Turistikoaren Institutuaren bidez (ICTE), higienearen eta osasunaren arloko protokolo batzuk garatu ditu COVID-19ari aurre egiteko; protokolo horiek espezifikoak dira, zenbait azpisektore turistikorendako prestatuak, eta osasun-protokolo bakar honen parte: autonomia-erkidegoek COVID-19ari aurre egiteko adostu duten protokoloa.

Turismoko Estatu Idazkaritzak, Espainiako Kalitate Turistikoaren Institutuaren bidez (ICTE), higienearen eta osasunaren arloko protokolo batzuk garatu ditu COVID-19ari aurre egiteko; protokolo horiek espezifikoak dira, zenbait azpisektore turistikorendako prestatuak, eta osasun-protokolo bakar honen parte: autonomia-erkidegoek COVID-19ari aurre egiteko adostu duten protokoloa.



Hemen jaisten ahal dituzu lehen 12 gidak:

Dokumentu horiek –indarrean dagoen legedia ukatu gabe– zenbait jarraibide eta gomendio biltzen dituzte, egokiak direnak SARS-CoV-19 birusaz kutsatzeko arriskua gutxitzeko, zerbitzu horiek berriz irekitzen direnean. 
 
Zerbitzu horiek berriro ere abiatuko dira gobernuak argitaratutako egutegiari jarraikiz, edo hemendik aurrera egiten diren aldaketekin bat.