Aviso Aviso
Koronabirusari aurre egiteko pixkanaka hartzen ari diren neurriak direla eta, programatutako ekintza eta jarduera asko aldatu edo bertan behera uzten ari dira. Beraz, atarian argitaratutako edozein eduki egiaztatzea gomendatzen dugu.
KoronabirusaNafarroa-ri buruzko azken berriak jarrai ditzakezu web atari honetan: http://koronabirusa.nafarroa.eus
Berriak

2020ko api. 26ko prentsa-oharra

Martxoaren 23ko 277/2020 Ministerio Aginduan ezarritakoaren arabera zerbitzuak eskaintzen dituzten Nafarroako Foru Komunitateko ostatuen zerrenda (funtsezko zerbitzuak eta “beste ostatu turistiko batzuk” izeneko zerbitzua ematea)

Zerbitzuak eskaintzen dituzten ostatuen zerrenda kontsultatu eta deskargatzea, martxoaren 23ko 277/2020 Ministerio Aginduan ezarritakoaren arabera.



Zerrendan ageri den informazioa:

1.- Itzaleztatutako establezimenduek funtsezko zerbitzuak emanen dituzte martxoaren 23ko TMA/277/2020 Ministerio Aginduaren 1. artikuluan ezarritakoaren arabera. Agindu horren eranskina martxoaren 30eko TMA/305/2020 Aginduaren bidez aldatu da.

2.- "Beste ostatu batzuk” izeneko zerbitzua martxoaren 23ko TMA/277/2020 Ministerio Aginduaren 1. eta 2. artikuluetan aipatutako kolektiboei soilik emanen zaie, eta, nolanahi ere, Osasun Ministerioak adierazitako babes-neurriak eta -jarraibideak bete beharko dira, COVID-19a ez kutsatzeko.

3.- Horrela, ministerio agindu horren 1. artikuluari dagokionez, kontuan hartu beharko da Estatuak eguneratu eta EAOn argitara ditzakeen funtsezko jardueren zerrenda,  zehazteko zein langile egon daitezkeen desplazatuta eta, ondorioz, ostatu premian.

4.- Establezimenduek erantzukizunpeko adierazpen bat eskatzen ahalko diete bezeroei, egonaldiaren arrazoiari eta ministerio agindu horretan ezarritako kasuren bati erantzuten diola adierazten duena.

Kontsulta eta jaitsi hemen zerrenda