Aviso Aviso
Koronabirusari aurre egiteko pixkanaka hartzen ari diren neurriak direla eta, programatutako ekintza eta jarduera asko aldatu edo bertan behera uzten ari dira. Beraz, atarian argitaratutako edozein eduki egiaztatzea gomendatzen dugu.
KoronabirusaNafarroa-ri buruzko azken berriak jarrai ditzakezu web atari honetan: http://koronabirusa.nafarroa.eus
Berriak

2020ko api. 20ko prentsa-oharra

Zerbitzuak aldi baterako enplegu-erregulazioko espediente eragin handiena duen lan-sektorea da, espedienteen % 84 eta eragindako langileen % 55arekin

Aurkeztutako 6.595 enplegu-erregulazioek 55.486 pertsonari eragiten diete guztira,% 61,48 gizonak eta% 38,52 emakumeak



Remírez lehendakariordea eta Ayerdi kontseilaria, agerraldian

Zerbitzuen sektorea aldi baterako enplegu-erregulazioko espedienteen (ERTE) % 84 da, eta COVID-19 pandemiak eragindako geldialdiak langile guztien % 55i eragiten die.

Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko kontseilari Manu Ayerdik prentsaurrekoan eskaini ditu datuak, jarduera-sektorearen, zonifikazioaren eta enpresa-tamainaren arabera banakatuta.Martxoaren 13az geroztik, Lan Zerbitzuak 6.595 espediente erregistratu ditu guztira, eta horren barruan 55.486 langile sartzen dira. Generoaren arabera, erregulazio-espedienteak eragindako 55.486 pertsonatatik 34.114 gizonak dira (%61,48) eta 21.372 emakumeak (%38,52).

Aurkeztutako enplegu-erregulazioko espedienteen %99ak lanpostuei eusten die jardueran berriro hasi arte; alegia, eteteko edo murrizteko ERTEa da.

Erregistratutako espedienteen kausari erreparatuz gero, %93,6a ezinbestekoak dira; aldiz, gainerako %6,4a ekoizpen, kausa tekniko, antolakuntza eta/edo ekonomia-arlokoak.

Datuak sektore eta zona geografikoen arabera

Zerbitzuen sektorea da kalte gehien jasan duena, erregistratutako espedienteen %84arekin (5.542 kasu) eta kaltetutako langileen %55,47arekin (30.780 pertsona). Jarraian, Industria dago, espedienteen %10,2arekin (673), baina enpleguan ere eragin oso handia izanik: 22.632 pertsona (langileen %40,79).

Askoz ere urrunago dago Eraikuntza, espedienteen 5,2ra iristen da (345) eta kaltetutako langileen %3,22arekin (1.784), eta, azkenik, Lehen Sektorea aurkitzen da, ERTEen %0,22arekin (15 kasu) eta kaltetuen %0,16arekin (87 pertsona).

Jarduera-adar zehatzagoetara jaitsita, ibilgailu motordunen fabrikazioak du ERTE gehien: kopuru osoaren %21a; jarraian, janarien eta edarien zerbitzuen adarra dago (%14,37) eta, distantzia handiagora, txikizkako merkataritza, motordun ibilgailuak eta motozikletak kenduta (%5,5). 

Zona geografikoei dagokienez, eremu nagusiak, tartean Iruñerriak, hartzen du espedienteen %62,8a (4.142) eta langileen %67,8a (37.612). Ondoren, Ebroko Ardatza dago, kaltetuen %14,8rekin (8.227). Jarraian, Nafarroa Atlantikoa (5.241 langile, %9,4), Erdialdea (3.784 langile, %6,8) eta Pirinioak (462 pertsona, %0,8) aurkitzen dira.

Langileen lanari dagokionean, berriz, %25,6ak (14.225) enpresa handietan egiten du lan (250 pertsona baino gehiago plantillan); %20,93ak (11.618) enpresa ertainetan (50 eta 250 pertsona artean); %32,9ak (18.271) enpresa txikietan (6 eta 49 langile artean) eta %14,79ak (8.209) mikroenpresetan (gehienez 6 pertsona).

Kaltetutako langileen ia erdia (%47,69) enpresa txikietakoak eta mikroenpresetakoak dira (50 langiletik beherakoak), eta horien ERTEak aurkeztutakoen %95,7ra iristen dira.