Aviso Aviso
Koronabirusari aurre egiteko pixkanaka hartzen ari diren neurriak direla eta, programatutako ekintza eta jarduera asko aldatu edo bertan behera uzten ari dira. Beraz, atarian argitaratutako edozein eduki egiaztatzea gomendatzen dugu.
KoronabirusaNafarroa-ri buruzko azken berriak jarrai ditzakezu web atari honetan: http://koronabirusa.nafarroa.eus
Berriak

2020ko api. 07ko prentsa-oharra

TMA/277/2020 Agindua, martxoaren 23koa (martxoaren 25ean argitaratua), zeinaren bidez funtsezko zerbitzutzat deklaratu baitziren zenbait ostatu turistiko eta eman baitziren xedapen osagarri batzuk. Aginduaren eranskina aldatu zen martxoaren 30eko TMA/305/2020 Aginduaren bidez

Hartan, funtsezko zerbitzutzat deklaratu ziren zenbait ostatu turistiko eta adierazi zen nola eskatu parte hartzea.



Aipatutako martxoaren 23ko TMA/277/2020 Aginduaren bidez(martxoaren 25ean argitaratua), zeinaren eranskina aldatu baitzen martxoaren 30eko TMA/305/202 Aginduaren bidez

Funtsezko zerbitzutzat deklaratzen dira zenbait ostatu turistiko, eta horien zerrenda eransten da.

Honako establezimendu hauek betebehar hauek dituzte (eta horretarako konpromisoa hartzen dute):

- Oro har, jendearentzako itxita egotea.
- Lan zehatz batzuk egiten dituzten langileei ostatu ematea, baita beste batzuei ere, baldin joan-etorriak egin behar badituzte edo ostatu puntuala behar badute urgentziaz.
- Jatetxe zerbitzua ematea, baita zerbitzu egokia emateko behar den beste oro ere, horretarako gaituta baldin badaude, betiere ostatu hartuta dituzten bezeroei bakarrik.
- Garraiolariei, ostatu hartuta ez egonik ere, sartzen uzten ahal diete komunetara eta jatetxera.

Borondatezkoa da zerrendan sartzea, eta beste ministro-agindu batek aurreikusten du egoera aldatzea, berrikustea eta eguneratzea.

  Nola eskatu? Labur esanda, Nafarroan, martxoaren 28tik aurrera, zerrenda alda dadila proposatzeko, beharrezkoa da establezimenduak berariazko eskaera egitea mezu elektronikoa bidaliz helbide honetara: turismo.comercio.covid19@navarra.es.  Mezu elektronikoan honako hauek adieraziko dira gutxienez: erregistro-datuak, izen komertziala eta herria.
  Nola atera zerrendatik? Berdin; ez baduzu nahi zure izena zerrendan agertzea, mezu elektronikoa bidali beharko duzu, Ministerioak egoera alda dezan (ez da berehalakoan izanen).
  Zer establezimendu mota sar daitezke? Ministerioaren azkeneko jarraibideen arabera, sar daitezke hotelak, hostalak eta hotel-apartamentuak bakarrik, baldin ematen badituzte beharrezkoak diren gutxieneko zerbitzuak (ostatua eta jatetxe zerbitzuak)

Beste ostatu batzuek ematea zerbitzua.

Aipatutako aginduaren 3. artikuluak dioenez, gainerako ostatu turistikoek ere zerbitzua ematen ahal diete, hala nahi badute, agindu horren 1. edo 2. artikuluetako kasuetan daudenei.

Establezimendu horiek EZ dira hartuko funtsezko zerbitzutzat, eta EZ dira agertuko aginduaren eranskineko zerrendan.

"Beste establezimendu batzuk" izeneko zerrenda. Nola agertu 2. zerrenda horretan? Berdin; turismo.comercio.covid19@navarra.es. helbidera mezu elektronikoa igorriz. Hartan, honako datu hauek agertuko dira gutxienez: erregistro-datuak, izen komertziala eta herria.

Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Zuzendaritza Nagusiak zerrenda horren berri emanen du bere web-rriaren bidez edo egoki diren bitartekoen bidez.

Bi kasuetan ere, gomendatzen da establezimenduak erantzukizunpeko adierazpena eskatzea zerbitzuak erabiltzen dituenari, egonaldiari buruz, eta hartan adierazi dadila aipatutako ministro-aginduko kasuetako batean dagoela.

Oroitarazten da, eta ohartarazten: inongo establezimendutan ezin da ostatu hartu baldin norbera ez badago ministro-aginduetan aurreikusitako egoera batean, eta halakorik egiteak berekin ekar dezake segurtasun indarrek zehapen-espediente bati hasiera ematea (arduragabekeria handia izateaz gain).


ZERBITZUAK EMATEA ERABAKITZEN DUTEN ESTABLEZIMENDU GUZTIEI OROITARAZTEN ZAIE HAIEN BETEBEHARRA DELA OSASUN MINISTERIOAK EMANDAKO BABES NEURRIAK ETA JARRAIBIDEAK BETETZEA, COVID-19A EZ KUTSATZEKO.