Aviso Aviso
Koronabirusari aurre egiteko pixkanaka hartzen ari diren neurriak direla eta, programatutako ekintza eta jarduera asko aldatu edo bertan behera uzten ari dira. Beraz, atarian argitaratutako edozein eduki egiaztatzea gomendatzen dugu.
KoronabirusaNafarroa-ri buruzko azken berriak jarrai ditzakezu web atari honetan: http://koronabirusa.nafarroa.eus
Berriak

2020ko mar. 30ko prentsa-oharra

Zenbait ostatu turistiko funtsezko zerbitzu deklaratzea



Espainiako lurralde guztian eten da ostatu turistikoko establezimenduak jendearentzat irekitzeko aukera, barne daudela hotelak eta antzeko ostatuak, ostatu turistikoak eta egonaldi laburreko beste ostatu batzuk eta antzeko establezimenduak. (Martxoaren 19ko SND/257/2020 Agindua)

Nork eman ditzake funtsezko zerbitzuak?
 
Martxoaren 25eko TMA/277/2020 Aginduaren arabera, funtsezko zerbitzu deklaratzen dira eranskinean zerrendatzen diren establezimendu turistikoak; betebehar hauek dituzte:
 
• Itxita egotea oro har jendearentzat
• Ostatu ematea lan zehatz batzuk egiten dituzten langileei eta egoera zehatz batzuetan daudenei (1. eta 2. artikuluak).
• Jatetxe zerbitzua eta beharrezkoa den beste edozein zerbitzu ematea, horretarako gaikuntza badute, bertan ostatu hartuta dauden bezeroei soilik.
• Garraiolariei uzten ahal diete instalazioetan, komunetan eta jatetxean sartzen, ostatu hartuta ez badaude ere.
 
Borondatezkoa da zerrendan sartzea eta ministro-aginduak berak aurreikusten du zerrenda aldatu, berrikusi eta eguneratzen ahal dela.
 
Zer establezimendu mota sar daiteke? Ministerioaren azken jarraibideen arabera, hotelak, hostalak edo hotel-apartamentuak bakarrik, beharrezko gutxieneko zerbitzuak ematen dituztenak (ostatua eta jatetxe zerbitzuak).
 
Nola eskatzen da? Establezimenduak berariaz eskatu behar du mezu elektronikoa igorriz turismo.comercio.covid19@navarra.es; hor, zure datu guztiak eta ostatuarenak zehaztu behar dituzu.
 
Beste ostatu batzuek ematea zerbitzua
 
Nahi izanez gero, gainerako ostatu turistikoek zerbitzuak ematen ahal dizkiete martxoaren 23ko SND/277/220 Aginduaren 1.edo 2.artikuluetako egoeraren batean daudenei.
 
Establezimendu horiek ez dira funtsezko zerbitzutzat hartuko, eta EZ dira Aginduaren eranskineko zerrendan jasoko.
 
Nola eska daiteke bigarren zerrenda horretan agertzea? Berariazko eskaera egin behar da, mezu elektronikoa igorriz turismo.comercio.covid19@navarra.es helbidera; hor, zure datu guztiak eta ostatuarenak zehaztu behar dituzu.
 
Bi kasuetan:
Oroitarazten eta ohartarazten da establezimenduetan ezin zaiela ostaturik eman ministro-aginduan aurreikusitako egoeretan ez daudenei eta ostatu emateak, arduragabekeria izateaz gain, ekar dezake segurtasun indarrek zehapen-espediente bat irekitzea.
 
Horren inguruan eta ministro-agindu horren 1. artikuluari dagokionez, 2020ko martxoaren 29an ezarritako funtsezko jardueren zerrenda hartu beharko da kontuan, eta, hortaz, lekuz aldaturik egoteagatik zer langilek izan dezakeen ostatuaren beharra. Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratuko da zerrenda.
 
Zerbitzuak ematea erabakitzen duten ostatuek bete behar dituzte Osasun Ministerioak zehazturik babes neurri eta jarraibideak (info+).