Aviso Aviso
Koronabirusari aurre egiteko pixkanaka hartzen ari diren neurriak direla eta, programatutako ekintza eta jarduera asko aldatu edo bertan behera uzten ari dira. Beraz, atarian argitaratutako edozein eduki egiaztatzea gomendatzen dugu.
KoronabirusaNafarroa-ri buruzko azken berriak jarrai ditzakezu web atari honetan: http://koronabirusa.nafarroa.eus
Berriak

2020ko mar. 30ko prentsa-oharra

Nafarroako Gobernuaren neurri bereziak alor ekonomikoan eta fiskalean

Nafarroako Gobernuak Foru Lege-dekretu bat onetsi du, presako neurri bereziak dakartzana koronabirusaren ondorioei aurre egiteko.



Esate baterako, bertan behera uzten dira edo epeak luzatzen dira PFEZren zatikako ordainketak egiteko edo zenbait autolikidazio eta zerga zor pagatzeko. Onuradunak 25.000 autonomo eta enpresa txiki eta ertain izanen dira; helburua da Nafarroako ehun ekonomikoaren likidezia bultzatzea, nabaritzen baita jarduera ekonomikoa gelditzen edo apaltzen ari dela, eta horrela, ohikoagoa da zerga-betebeharrak ez konplitzea (info+)
 
Informazio gehiago:

www.navarra.es/es/noticias/2020/03/25/el-gobierno-de-navarra-aprueba-un-nuevo-paquete-de-medidas- extraordinarias-en-materia-economica-y-fiscal-de-vivienda-ayudas-y-residencias

2/2020 FORU LEGE-DEKRETUA, martxoaren 25ekoa