Aviso Aviso
Koronabirusari aurre egiteko pixkanaka hartzen ari diren neurriak direla eta, programatutako ekintza eta jarduera asko aldatu edo bertan behera uzten ari dira. Beraz, atarian argitaratutako edozein eduki egiaztatzea gomendatzen dugu.
KoronabirusaNafarroa-ri buruzko azken berriak jarrai ditzakezu web atari honetan: http://koronabirusa.nafarroa.eus
Berriak

2020ko ots. 18ko prentsa-oharra

Chivite Lehendakariak espero du Air Nostrumek eskainitako ibilbide berriek Iruñeko aireportua indartzea

Datozen hilabeteetan Bartzelonara, Valentziara, Tenerifera, Mallorcara eta Eivissara hegaldiak luzatuko dituen hegazkin konpainiako arduradunekin bildu da



Roncal, Ayerdi, Lehendakaria, Corral eta De Nó, topaketaren une batean


Nafarroako Lehendakari María Chivitek positibotzat jo du Air Nostrum konpainiak datozen hilabeteetan Iruñetik bere helmugak zabaltzeko egindako iragarpena; hori dela eta, Noaingo aireportuaren jarduera "indartzeko" eta Nafarroatik nazioko eta nazioarteko konexioa handitzeko balio du.

Lehendakaria Air Nostrum konpainiako Juan Corral zuzendari komertzialarekin eta Antonio De Nó komunikazio, marketin eta erakundeen harremanetako zuzendariarekin bildu da. Nafarroako Gobernuaren izenean Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko Manu Ayerdi eta Pablo Roncal komunikazioko zuzendari nagusia izan dira.

Air Nostrum aire-konpainiaren arduradunek Noaingoa aireporturako planak azaldu dizkiote lehendakariari. Apirilaren 14etik uztailaren 16ra, Bartzelonako El Prat eta Valentziako aireportuetara hegan egingo du, astean hirutan (astelehena, asteartea eta ostirala). Eta, uztailaren 17tik irailaren 6ra, baita Eivissara, Tenerifera eta Mallorcara ere, astean bitan.

Air Nostrumek, Grupo Iberiaren frankiziak, 75.507 hegaldi eta 5,2 milioi bidaiari inguru izaten ditu urtero, Espainiako lurralde-abiazioko konpainia liderra da, eta mota horretako europar airelinea handienetako bat, 501 milioi eurotik gorako fakturazioa eta 1.400 langile baino gehiago dituena.

Bestalde, Iruñeko aireportuak 242.520 bidaiari erregistratu zituen pasadan urtean, 2018an erregistratutako 205.503 bidaiarien aldean. Horrenbestez, % 18ko gorakada izan du.