Berriak

2020ko urt. 23ko prentsa-oharra

"Nafarroa, zuzeneko musikaren Erresuma", Foru Komunitatearen kultura eta turismo marka berria

Proiektua Fitur Azokan aurkeztu du gaur arratsaldean Esnaola kontseilariak; Nafarroako musika eskaintza osoa bildu nahi du, bisitariak erakartzeko



Esnaola kontseilariak "Nafarroa, zuzeneko musikaren Erresuma" marka aurkeztu du.
"Nafarroa, zuzeneko musikaren Erresuma" kultura eta turismo marka berria aurkeztu du gaur arratsaldean Kultura eta Kirol kontseilari Rebeca Esnaolak Nafarroak Fitur Azokan duen erakustokian. Proiektuaren helburua da Nafarroako musika eskaintza osoa sustatzea eta biltzea Foru Komunitatera bisitariak erakartzeko.