Aviso Aviso
Koronabirusari aurre egiteko pixkanaka hartzen ari diren neurriak direla eta, programatutako ekintza eta jarduera asko aldatu edo bertan behera uzten ari dira. Beraz, atarian argitaratutako edozein eduki egiaztatzea gomendatzen dugu.
KoronabirusaNafarroa-ri buruzko azken berriak jarrai ditzakezu web atari honetan: http://koronabirusa.nafarroa.eus
Berriak

2019ko abe. 19ko prentsa-oharra

Udazkenean ere San Ferminek eragiten dute sare sozialetan interes gehien Nafarroara gerturatzen direnen artean

Turismoko Behatokiak aurkeztutako Big Data txostenean jaso denez, urtaro honetan Bardeak aipamen gehiago jasotzen dituzte Iratiko Basoak baino, nahiz eta azken urteotan demanda gehien izan duen errekurtsoa izan den



Ezker eskuin: Carlos Sintes (Mabrian Technologies), Carlos Cendra (Mabrian Technologies), Itziar Larraza Azcona Nafarroako Gobernuko Turismo arloko soziologoa, Maitena Ezkutari, Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko zuzendari nagusia, Onintza Sayar (Udata4) eta Juan Marín (Udata4).

San Fermin eta Bardeak dira udazkenean, irailetik azarora bitartean, sare sozialetan Nafarroari zein Iruñari buruz hitz egiten duten turisten artean, interes gehien pizten duten tokiak. Turisten lehentasunak eta tendentzia aldaketak erakusten dituzten bi adibide dira. Datu horiek Nafarroa vs. Iruña Big Data txostenean jaso dira eta gaur eman dira ezagutzera “Datuak erakusteko tresna berriak” jardunaldiaren baitan, non Turismoko Behatokiak sektoreko datuak biltzeko dauden plataformak azaldu dituen.

Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko Zuzendaritza Nagusiak, Turismoko Plan Estrategikoaren (2018-2025) bitartez, turismo-eskaintzari norabide berria eman nahi dio Nafarroa-Iruña helmuga iraunkor bezala kokatu eta urtaroz kanpoko eskaera-fluxuak lortzeko, San Fermin markatik eta denboralditik haratago. Prozesu horretan funtsezkoa da bisitariak kontuan hartzen dituzten alderdiak eta ematen dituzten datuak ezagutzea edota turismoak helmuga ezberdinetan duen inpaktua aztertzea. Horretarako, zuzendaritza nagusiak, Nafarroako Behatoki Turistikoaren bitartez, bi plataforma jarri ditu abian: batetik, informazio turistikoa emateko sistema, datuak modu dinamikoan ikusteko aukera ematen duena, sektoreak eguneroko kudeaketarako eta erabakiak hartzeko erabil ditzan; eta, bestetik, MABRIAN, sare sozialetan eta online baliabideetan monitorizatzeko sistema

Zer ikusten duten Twitterrean etortzen direnek

MABRIAN plataformaren bitartez, sektore turistikoko profesionalek ikus dezakete Nafarroara eta/edo Iruñara etortzen diren edo Foru Komunitatera hurbiltzea aurreikusten duten turistek zer-nolako iruzkinak eta aipamenak egiten dituzten. Erreminta horren bitartez, bisitarien lehentasunak, sentimenduak eta portaera-patroiak ulertzea lortzen du Behatokiak eta eskaintza segmentatuagoa eta zuzenagoa egitea, helmugan bisiten balioa areagotu ahal izateko.

Plataformak helmugako dinamika turistikoak monitorizatzeko aukera ematen du, erabiltzaileen online portaerak (sare sozialak, iruzkinak eta jarduera geolokalizatuak) nahiz sektore turistikoaren datu transakzionalak (hotelen prezioa, e.a.) kontuan hartuta.

2019ko irailetik azarora bitarteko datuak biltzen dituen laburpenaren arabera, hainbat alderdi nabarmentzen dira; tartean, San Ferminekin loturiko bilaketak (Nafarroan %17,3 eta Iruñean %35,11), jai horiek ospatzen diren egunetik urrun egon arren; edo Errege Bardeen inguruko aipamenak, Iratiko Basoarekin alderatuta (%13,68 %12,36ren aurrean). Horiez gain, Erriberriko Errege Jauregia edo Donejakue Bidea dira Nafarroara turismoak gehien erakartzen dituztenak. Hiriburuan, berriz, gehienbat Zentro Historikoa, Katedrala edo Gaztelu Plaza aipatzen dira.

Gehien kontsultatutako produktuei dagokienean, produktu naturala eta ondoren kulturala dira gehien aipatzen direnak (%27,77 eta %27,04, hurrenez hurren). Kopuru nahiko txikiagoa dute turismo gastronomikoak edo aktiboak (%13,12 eta %10,5). Iruñean, produktu nagusia kulturala da, 20 puntutik gorako aldearekin (%35,39) gastronomikoaren aurrean (%15,16), bigarrena rankingean. Atzetik, berriz, gaueko aisia edo shoppinga dauden hirugarren eta laugarren postuetan.

Azkenik, jatorri-aipamenaren arabera, merkatu nazionala da nagusiena Nafarroan zein Iruñean. Frantsesen presentzia erlatiboa Iruñean baino handiagoa da Nafarroan, eta alderantziz gertatzen da alemaniarrekin, hiriburuan gehiago biltzeagatik. Merkatu nazionalari dagokionean, bi helmugei erreparatuta, turista gehienak Madrildik etortzen dira, Euskadikoen eta Kataluniakoen atzetik. Bi helmugatan, Andaluzia eta Valentzia laugarren eta bosgarren lekuan aurkitzen dira.

Informazio dinamikora igarotzea

Nafarroako Turismo Behatokia Turismoko Munduko Erakundearen Turismo Iraunkorreko Behatokien Nazioarteko Sarean parte hartzen duen Espainiako erakunde bakarra da, eta berrikuntza turistikoaren aldeko apustua egiten du, www.turismo.navarra.es web turistikoan hilero biltzen den egoera turistikoaren informazioa irauliaz. Modu horretan, PDFtako txosten egonkorretatik dinamikoetara aldatzen da, datuen analisia era azkarrean egin ahal izateko, Businnes inteligent izeneko erreminta irekiarekin eta herritar guztiek eta sektoreak erabili dezaketenarekin. Modu horretan, turismo-sektoreko profesionalek datu horiek erabili ahal izango dituzte eguneroko kudeaketan, turisten eskaerak eta ohiturak ezagutuaz eta haien eskaintza turistikoa egokituaz, jardueran erabakiak errazago hartzeko. “Horrek guztiak jardueraren errentagarritasuna eta iraunkortasuna ekartzen du, datuen sorrera ezagutza bilakatuaz eta parte hartzeko gobernantza-eredua garatuaz, Nafarroako turismoko agente ezberdinekin”, Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko zuzendari nagusia den Maitena Ezkutarik jardunaldian adierazi duen moduan.

Datu egonkorrak dinamiko bilakatzeko proiekturako, Turismok Udata 4 enpresaren lankidetza izan du, txosten berri horiek Power Bi programaren bitartez egin baititu. Bi plataformen arduradunek erreminta horiek kudeaketan eta plangintza estrategikoan erabiltzeak dituen onurako hainbat kasu praktikoren berri eman die bertaratuei.