Berriak

2019ko abe. 13ko prentsa-oharra

Nafarroako Turismoaren Foru Legearen aurreproiektuari buruzko parte-hartze publikoko prozesu berri bat ireki da

Testua Gobernu Irekiaren atarian dago eskuragarri, eta 2020ko urtarrilaren 10era arte aurkez daitezke alegazioak



Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Zuzendaritza Nagusiak bigarren parte-hartze prozesu publikoa ireki du Nafarroako Turismoaren Foru Legearen aurreproiektuari alegazioak edo proposamenak aurkezteko. Ekarpenak egiteko interesa duten pertsonek Gobernu Irekiaren atariaren bidez egin ahal izango dute, 2020ko urtarrilaren 10era arte.