Berriak

2019ko aza. 12ko prentsa-oharra

Nazioarteko Turismo Jasangarriaren Behatokien Sarean aurkeztu du Turismok Nafarroako behatoki turistikoa

Turismoko Munduko Erakundearen urteko bileran aurkeztu du Madrilen nazioarteko 100 aditu baino gehiagoren aurrean



Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko Departamentuko Nafarroako Turismo Behatokia Munduko Turismo Erakundearen Nazioarteko Turismo Jasangarriaren Behatokiaren Sarean aurkeztu da. Erakundeak Madrilen antolatutako urteroko bileran mundu osoko 100 aditu baino gehiago bildu dira.

Itziar Larraza Azcona, Nafarroako Turismoko Behatokiko arduradun eta soziologoak parte hartu duen topaketan, besteak beste, helmugaren arabera turismoak duen eragina monitorizatzeko azken esperientziak ezagutu dira horretarako datuak biltzeko iturri ohikoak eta bestelakoak erabiliz, turismo jasangarriaren aldeko apustuarekin jarraitzeko. Esparru horretan, Nafarroako Turismo Behatokiak gainera 2018ko Sanferminetan telefono mugikorren monitorizazioan egindaiko ikerketa aurkeztu du.

Gainera, bileran parte hartu duten behatokietako arduradunek eta industriako adituek derrigorrezko esparru tematikoak neurtzeko azken teknikak eta esperientziak partekatu dituzte (turismoarekiko bertakoek duten gogobetetasuna, helmuga turistkoaren onura ekonomikoak, lana, urtaroko izatea, uraren eta energiaren kudeaketa, zaborraren kudeaketa, etab.) eta CO2 emisioak eta irisgarritasuna.

Bost helmuga berri sarean 

Nafarroako Turismo Behatokiarekin batera 2019an Turismo Jasangarriko Nazioarteko Behatokien Sarera gehitu dira beste lau ere:  Thompson Okanagan (BC, Canadá),  Buenos Aires Hiriko Turismo Behatokia (Argentina), Antigua Guatemalako Turismo Jasangarrirako Behatokia (Guatemala), eta Australiako Hego-Mendebaldeko Turismo Behatokia. Egun INSTO Sareak mundu mailan 28 behatoki ditu eta Nafarroako Turismo Behatokia da estatu mailako behatoki bakarra.