Berriak

2019ko mai. 06ko prentsa-oharra

Ayerdi lehendakariordeak stand onenaren 2019ko Fitur Saria jaso du

Urtarrilean egindako azken edizioan, Nafarroarekin batera, Kanariak eta Katalunia komunitate autonomoak ere aintzatetsiak izan ziren




Nafarroako Gobernuko Garapen Ekonomikoko lehendakariorde Manu Ayerdi gaur Madrilen egindako 2019ko Fitur Sarien banaketa ekitaldian izan da. Golardo horiek, sektorearen irudia, eskaintza zabalduko duten produktu berrien sorrera eta garapen turistiko jasangarria indartzeko enpresa profesionalek, ikertzaileek zein instituzioek egiten duten ahalegina aintzatesten dute. Azken edizioan, Nafarroa, Kanariak eta Katalunia komunitate autonomoekin batera, saritua izan da.

Albiste honi buruz gehiago jakin nahi baduzu, mesedez kontsulta ezazu gaztelaniazko bertsioa. Goiko nabigazio barra gorrian alda dezakezu hizkuntza.