“Zaporeak eta Landa”, Nafarroan udaberrian egin daitezkeen jarduera turistikoen katalogoa aurkeztu da - 21/03/2019
Prentsa-oharrak

2019ko mar. 21ko prentsa-oharra

“Zaporeak eta Landa”, Nafarroan udaberrian egin daitezkeen jarduera turistikoen katalogoa aurkeztu da

Manu Ayerdi, Garapen Ekonomikoko lehendakariordeak ostegun honetan, Nafarroako udaberriak eskaintzen dituen jarduera turistikoen eskaintza aurkeztu du Artajonan. Paisaiaren aniztasuna eta bertako produktuen dastaketa jasotzen ditu katalogoak, proposamen nagusien artean.




Paisaia eta eskaintza gastronomikoaren  erakargarritasunaren aldeko apustua egin du berriz ere Gobernuak

Artajonako San Saturnino elizaren goiko aldean egin den ekitaldian aurkeztu du Manu Ayerdik ekintzen katalogoa, eta nabarmendu duenez, “Nafarroak duen erakargarritasuna, bai natura, ondare kulturala zein paisaia, probestuz opor garaietatik kanpo turistak erakarri eta fluxu berriak sortzea du helburu kanpaina honek, bereizitutako turismoa egiteko aukera eskainiz. Nafarroak lurralde identitatea ematen dioten aniztasuna eta berezkotasuna ditu. Eta udaberria une egokia da horiek ezagutu edo berrezagutzeko, ta arima animatzen duten udaberriko kolore eta usainez gozatzeko… eta dastatzeko”.

Dastatzeko 1.250 kilometro

Nafarroako Turismoak, iparraldetik hegoaldera, zein ekialdetik mendebaldera lurralde osoa zeharkatzen duten 1.250 kilometro baino gehiago dituen bide, ibilbide, bide berdeak ditu, non hilabete hauetan ematen diren kolore aldaketak ikus daitezkeen eta era berean, baso, urjauzi, ibai ondoko bide, ermita, gailur, hegazti, mitologia edo dolmenak aurkitu daitezkeen. Ibilbideak, bai oinez zein bizikletaz egin ondoren, dastaketa edo ekintza gastronomiko batekin amaitu daiteke.

Asteburuetan eta jai-egunetan egin daitezkeen ekintzekin prestaturiko liburuxkan bakoitzaren prezioa agertzen da: horietariko batzuk debalde dira, ibilbideek 8 euroko prezioa dute pertsonako, 10 euro Gastrobiken kasuan, edo 25 euro bizikleta elektrikoekin egindako ekintzek.

Ekintza guztiak jasotzeko liburuxkarentzako titulu orokor bat aukeratu da “Zaporeak eta Landa”, eta enpresa edo antolatzaileekin ekintza egin aurretik erreserba egitea gomendatzen da.

Zaporedun xendrak Nafarroa osoan oinez egiteko hamahiru bide jasotzen ditu eta horiei bertako eta garaiko produktuen dastaketarekin emanen zaie amaiera.

Natura, kirola eta gastronomiarekin lotutako beste ekintza bat Gastrobikes da. Bizikletaz, BTT edo bizikleta elektrikoz egiteko bost ibilbide egin daitezke, garai bateko trenbideen historia ezagutuz eta inguruko paisaiaz gozatuz 120 kilometrotan barna Aurreko ekintzetan bezala, gida profesionalez lagundutako ibilaldiak, gastronomia dastaketa batekin amaituko dira.

Ibilbideen liburuxkan gehitutako berrikuntzen artean aurkitu daitezke oroimen historikoarekin lotutako gidatutako ibilbideak, zehazki Pirinioetako gotorleku lerroa Auritzeko Bunkerren Ibilbidean, zein Hirupaegoetako eta Lindus-Menditxuri xendrak.

Naturan egin daitekeen turismoak gainera ekintzen eskaintza indartu du hegaztiak ikusteko egin daitezkeen bisitekin, bai Pitillasko Hezegunean zein Vianako Las Cañas urtegian, edota gauez izarrak ikusteko aukera: Aralarko Mikel Deunan, Erronkari-Belaguan, Lerin edo Vasco Navarro trenbidea.

Aurrekoetan bezala, Bide Berdeetan, Gaztelu eta Gotorlekuen ibilbidean zein ibilde Erromanikoan dauden 40 altxorrak deskubritzeko geocaching ekintza mantendu da, familiekin egin daitekeen ekitnza paregabea, geolokalizazio jolasak eta txangoa uztartuz.

Ardoaren Ibilbideak ere produktu horren inguruko ekintzak antolatu ditu, upategi eta mahastietara bisitak, gurdian ibialdiak edo dastaketak ibilbidea osatzen duten lau zonaldeetan barrena.

Iruñak “Iruña loretan” jaialdia jarri du martxan, apirila eta maiatzean parke eta jardinetan egin daitezkeen ekintzak jasoz, dastaketa, gastronomia eta kontzertuekin batera. Gainera, ostegun honetan Donejakue bidearekin lotutako Ultreia zentroa zabalduko da ostegun honetan, txango irisgarriak zein dohako bisitak antolatuz. Igande honetara arte Donejakue bidean dauden upategietara bisitak eginen dituzte.

Eta gastronomia ardatz hartuta, hialbete hauetan zehar produktuekin lotutako ekintzak eta asteak egingo dira, horien artean, Tuterako Barazkien jardunaldiak, Pintxoaren Astea Iruñean, zein, zainzuri, ardo gorri, gerezien eguna edota Bertako Produktuen Azoka Ekologikoa.