Berriak

2020ko urt. 28ko prentsa-oharra

Erriberriko Gaztelua, bisitari eta publikoaren arretarako langileentzako irisgarriagoa

Harrera eta igogailuko lanak inauguratu dira, zeinak 510.103 euroko inbertsioa izan duten



Igogailua
Nafarroako Gobernuko Ondare Historikoko Zerbitzuak Erriberriko Gaztelua hobetzeko lanak burutu ditu, bistiariei zerbitzu egokiagoa eskaintzeko asmoz. Gaur aurkeztu diren lanek harrera egokitu eta igogailua ezartzea izan dute ardatz eta horretarako 510.103 euro bideratu dira. Inaugurazio ekitaldian izan dira Ignacio Apesteguía, Vianako Printzea Instituzioa-Kulturako zuzendari orokorra; Maitena Ezkutari, Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko zuzendari orokorra eta Ainhoa Gabari,  Erriberriko zinegotzia.