Aviso Aviso
Koronabirusari aurre egiteko pixkanaka hartzen ari diren neurriak direla eta, programatutako ekintza eta jarduera asko aldatu edo bertan behera uzten ari dira. Beraz, atarian argitaratutako edozein eduki egiaztatzea gomendatzen dugu.
KoronabirusaNafarroa-ri buruzko azken berriak jarrai ditzakezu web atari honetan: http://koronabirusa.nafarroa.eus
Berriak

2021ko mai. 18ko prentsa-oharra

Fitur 2021: Vianaren birsortze birtuala



Vianako Udaleko kultura eta turismoko teknikaria den José Luis Echeverría Arrónizek produktu turistiko berri bat aurkeztuko du, bertako gaztelu ezagunaren hondakinak birtualki berreraikitzean datzana. Errealitate areagotuari esker, bisitariek hiria Erdi Aroan zen moduan birtualki bisitatzeko aukera izango dute haien telefono mugikorra erabiliz.

QR kodeen bidez, bisitariek aukera izango dute errealitate areagotuaren bidez eta haien smartphone-a erabiliz Vianako gaztelua hainbat unetan (Vianaren fundatzea, Errenazimentua eta Aro Garaikidea) eta angelu ezberdinetatik ikusteko. Era horretan, eraikina nolakoa zen eta mendez mende zein bilakaera izan duen ikusi ahal izango dute.

Elkarrizketa José Luis Echeverría Arrónizekin: “Vianako gazteluaren historia birtualki berreraikitzea XIII. mendetik gaurdaino”

“Produktu berritzailea da historia gazteluak hiriari eskaintzen zion babesaren bilakaera abiapuntu hartuta ikusteko aukera ematen duelako. XIII. mendetik, César Borgiak Vianan izan zuen paperetik igarota, ondoren egingo ziren aldaketetara eta gaur egungo egoerara”.
Hortaz, “gure ustez, mikro helmuga honen, Vianaren, erakusleiho interesgarria da FITUR. Izan ere, urteak aurrera egin ahala handituko den hazia landatzea da, Done Jakue Bideko helmuga turistiko gisa izango dugun presentziarekin osatuko dena”.