Aviso Aviso
Koronabirusari aurre egiteko pixkanaka hartzen ari diren neurriak direla eta, programatutako ekintza eta jarduera asko aldatu edo bertan behera uzten ari dira. Beraz, atarian argitaratutako edozein eduki egiaztatzea gomendatzen dugu.
KoronabirusaNafarroa-ri buruzko azken berriak jarrai ditzakezu web atari honetan: http://koronabirusa.nafarroa.eus
Berriak

2020ko eka. 19ko prentsa-oharra

'Ezagutzen al duzu Nafarroa efektua? ', COVID-19ko krisiaren ostean Foru Komunitatean turismoa suspertzeko kanpaina berriaren eslogana

Helburua da Nafarroa turismo familiarreko, aktiboko, gastronomikoko, ongizateko eta kulturaleko helmuga gisa aurkeztea eskualde mugakideen artean



Manu Ayerdi kontseilaria eta Maitena Ezkutari zuzendari nagusia, "Nafarroa efektua" -ren aurkezpenean

'Ezagutzen al duzu Nafarroa efektua? 'eslogana aukeratu dute Foru Komunitateko turismo sektorea berpizteko, COVID-19k sortutako krisiak gehien kaltetu duenetako bat izan baita. Nafarroako Gobernuak sustapen kanpaina bat abiatu du, 181.500 eurokoa, eskualdeko balio nagusiak nabarmentzea helburu duena, besteak beste, familia, natura, gastronomia eta kultura turismoari garrantzia emanez.

Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko kontseilaria den Manu Aierdik eta Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko zuzendari nagusi Maitena Ezkutarik kanpaina aurkeztu dute gaur Iruńa Park hotelean; hots, COVID-19aren gaixoak hartutako espazioetako batean. Ekitaldian izan dira, halaber, Ana Beriain, Ostalaritza eta Turismo Elkarteko lehendakaria, eta Jorge Fernández, Ostalaritza eta Turismo Elkartekoa; María Ángeles Rodriguez, Ostalaritzako Enpresa Txikien Nafarroako Elkarteko lehendakaria (ANAPEH); María Ángeles Ezker, Landa Turismoaren Nafarroako Federazioko lehendakaria; Karlos Aguirre, Agentzia Harkor Turistikoen Nafarroako Elkarteko lehendakaria (ANARTU); Sara Martínez, Iruńeko Hotelen Elkarteko lehendakaria; Ana Marta Torrez, Sendavivako zuzendari exekutiboa; Pilar eta Esther Idoate, Europa jatetxekoak; eta Mikel Ollo, Bideak Elkartekoa.

Kanpainaren esloganak egiten duen galderarekin honako efektu hau lortu nahi da: Nafarroako turismo-eskaintza zabal eta askotarikoarekin “ausartzea”, “menturatzea”, “berraurkitzea”, “gozatzea”, “maitemintzea” eta “zaintzea”. Eta horrela aurkezten die batez ere Nafarroako eta erkidego mugakideetako publiko potentzialari, eta Madril, Katalunia, Valentziako Komunitatea eta Frantziako hegoaldekoari ere bai.

Nafarroa helmuga iraunkor eta ekologiko moduan aurkezten da, ingurunearekin eta identitatearekin kezkatutakoa, aniztasunarekiko konpromisoa duen lurraldea bezala eta berdintasuna bilatzeaz gain, generoaren eta adinaren estereotipoak hausten dituen lurralde gisa. Esperientzia paregabeak eskaintzen ditu, monumentu eta kultur ondare aberatsa, Erdi Aroko jauregiekin, monasterio eta elizekin, baina espazio natural sinesgaitzak eta ezberdinak ere baditu, hasi parke naturaletatik eta kobazuloetaraino, urmael, ibai, baso eta zona erdi basamortuetatik igaroaz.

Ahotik motorrera

Aukera aniztasun horretan, Nafarroak motorreko turismoa eskaintzen die bigarren mailako errepideak, mendikoak, bihurgunetsuak igarotzea atsegin duten pertsonei edota Los Arcosko zirkuituan karrerako pilotu izan nahi dutenei ere. Haientzat, Foru Komunitateak “ausartzea” efektua eskaintzen du. Hala ere, ez da eskualde honek piztu dezakeen efektu bakarra, turismo aktiboak “menturatzea” eskaintzen baitu, trekkingaren, runningaren eta mendiko bizikletaren bitartez. Nafarroak eskainitako aniztasun naturalaz gozatzeko aukera desberdina da, Bardeetako basamortu-parajeetatik hasi eta Pirinioetako gailurretaraino.

Aukera horiei batzen zaie, baita ere, familiari eskainitako turismoa, “berraurkitzeko” gonbita luzatzen duena, landako eta hiriko espazioak berraurkituaz, askotan horietaz ez baikara ohartu ere egiten; hots, paisaia naturalak eta txoko kulturalak, Nafarroako geografia sakabanatzen dutenak. Hori guztia Nafarroako tradizioak eta etnologia ezagutzera emateko egindako apustua alde batera utzi gabe.

Dena den, Foru Komunitateko eskaintza turistikoa ez da hor amaitzen. Gastronomia ospetsua ezin zen kanpaina honetan alde batera utzi. Hori dela-eta, ondo jatea gustatzen zaien pertsonengan ere pentsatu da, foodies izenekoengan. Haientzat, efektua “gozatzea” izango da, Nafarroako jatetxeetan gozatzea, plater landuekin, pintxoekin eta errezeta tradizionalekin. Kasu horretan, Nafarroako Gobernuak arreta berezia eskaini dio jarraibide higieniko eta osasun-arloko jarraibide berrien segimenduari, COVID-19a zabaltzea saihestearren.

Foodiez gain, Nafarroako eskaintza turistikoak txoko bat badu seniorrentzat, 60 urtetik gorako pertsonentzat, kasu askotan erretiratuak, txoko berriak ezagutzeko denbora eta gogoa dutenentzat, haien kultura eta natura arloko kezkak asetzeko, baina osasuna bezalako alderdi hain garrantzitsua alde batera utzi gabe. Haiengan “maitemintzea” efektua bilatu nahi du Foru Komunitateak. Azkenik, Ezagutzen al duzu Nafarroa efektua? galderaren beste erantzun bat “zaintzea” izango da. Eta hori eskaintzen du Nafarroako osasunaren eta kulturaren turismoak, Iruńa Foru Komunitatearen barnean osasun eta kultura aldetik funtsezko helmuga bilakatuaz.

Eskualdeko eta estatuko baliabide digitalak

Kanpaina datorren astean jarriko da abian, eta abuztuaren erdi aldera arte luzatuko da. Publizitate digitala egingo da batez ere, turismoa egin nahi duten pertsonek helmuga izan daitezkeen lekuen gaineko informazioa bilatzeko erabiltzen dituzten modu berriak artatuaz. Apustu berritzaile digital eta ezberdina da, eta irudi eta eslogan bat zabaltzea baino gehiago, Nafarroaren eta bertan bizitzeko esperientzien berri ematea proposatzen da, helburu publikoari egokitutako askotariko turismo-produktuak eszenaratuaz. Ildo horretan, guztira, prentsa espezializatuko 448 web gunetan eta tokiko prentsako 139 web gunetan txertatzea aurreikusten da, merkatu nagusietan ardaztuak, sare sozial nagusiez gain. Hala ere, irrati-iragarkiak egiteaz gain, hedabide tradizionaletan ere sartuko dira.

Era berean, sei bideo editatu dira, bakoitza minutu batekoa, kanpainaren inguruko sei segmentu turistikotan oinarrituta: motorreko turismoa, turismo aktiboa, familiarra, ongizatekoa, gastronomikoa eta kulturala. Horrez gain, bideo orokor bat ere egin da.

Helburu publikoarengana iristeko, kanpaina gazteleraz, euskaraz, katalanez eta frantsesez egingo da.

Ayerdi kontseilaria, "Nafarroa efektua" kanpainaren aurkezpenean