Lanbide arloa




“Neurtzen ez dena, ezin da hobetu”

(Lord Kelvin, fisikari eta matematikari britainiarra. 1824-1907)

 

 


Nafarroako Turismo Behatokia sortu zen Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Zuzendaritza Nagusiak eta Nafarroako turismo sektoreak Nafarroako jarduera turistikoari buruzko ahalik eta informazio zehatzena ezagutu eta izan nahi zutelako, erabaki-hartzeak planifikatu eta hobetzeko eta aurreikuspen egokienak egiteko.

Turismoko Munduko Erakundeko Turismo Jasangarriaren Nazioarteko Behatokien Sareko (INSTO Sarea) kide da; sare horretako kide izaten Espainiako lehenengo behatokia da.


 





 

2018-2025 Nafarroako Turismo Plan Estrategikoa da bere erreferentzia puntua, eta VI. programaren barnean dago, turismoaren arloko adimena eta berrikuntza jasotzen dituenaren barnean, hain zuzen.

Nafarroako Turismo Behatokia iturri desberdinetako informazio kuantitatibo zein kualitatiboa jasotzeko sistema da eta iturri hauetako datuak konbinatzen ditu: estatistika ofizialak, horretarako egindako ikerketak, gauzen interneta edo sare sozialetatik eta bitarteko digitaletatik lortutako Big Data.

Bost ikerketa dimentsio oinarri hartuta eratu da: gobernantza, ekonomikoa, soziala, ingurumenekoa eta lurraldekoa.