Aviso Aviso
Koronabirusari aurre egiteko pixkanaka hartzen ari diren neurriak direla eta, programatutako ekintza eta jarduera asko aldatu edo bertan behera uzten ari dira. Beraz, atarian argitaratutako edozein eduki egiaztatzea gomendatzen dugu.
KoronabirusaNafarroa-ri buruzko azken berriak jarrai ditzakezu web atari honetan: http://koronabirusa.nafarroa.eus
primavera

Udaberria, zaporeak eta landa

Oi, udaberri irrikatua! 


Urtarrileko aldapa igo, eta aurre egin ahal izan diegu otsaileko hotzari, eskolaz kanpokoei, hotzeriei, egun motzei, lan-jardunaldi luzeei... eta ezin dugu gehiago!  Argia nahi dugu, leihoak ireki, eta zuhaitzetan hostoak berriro ateratzea nahi dugu. Geruzak gainetik kendu nahi ditugu, eguzkiaren beroa sentitu, eta ilunsentiez berriro gozatu terrazetan, eta igandeetan goiz jaiki txango bat egiteko. Aste Santuko eta maiatzeko zubiak ditugu buruan, eta iristeko irrikan gaude, arima ilusioz beterik.



Ez badugu lortu neguan “berrelkartzea”,
udaberriak emango digu beste aukera bat.
Urtaro berria denak emanda edo bare-bare bizitzea erabaki al duzue?

 

Nafarroan, basoak nagiak ateratzen hasi dira neguko lozorrotik. Iparraldea berdatu, eta ibaiak gogotsu sortzen dira, saldoak lasai asko bazkatzen diren bitartean. Nor bere erritmoan. Urederraren iturburua unerik gorenean dago, eta inoiz baino turkesagoak ditu urak. Eta Iratiko oihanakBertizko Parke Naturalak eta Orgiko eta Kintoko basoek beren altxor txikiak erakusten dizkigute, begirunez eta maitasunez hurbiltzeko gonbitea eginda.

                  


Gure ingurunea zaindu eta maitatzen dugu Nafarroan,
eta besteek gauza bera egitea gustatzen zaigun.



 

Ez galdu gure mendi-bideetan barna ibiltzeko aukera, eta utzi Aralarko milaka urteko trikuharriek lilura zaitzatela, besarkatu –ahal baduzu– haritz ikaragarriak, jauzi egin erreken gainetik, bildu harriak, hostoak eta basafruituak, eta betikotu argazki-kamerarekin bidean topatuko dituzun animaliatxo iheskorrak. Egin bat naturarekin, eta utzi jatortasunez eta purutasunez bete zaitzala. Reset egiteko une egokia izan daiteke.... Eta, modu aktiboan egin nahi baduzu, jo ezazu Estellerriko  BTT  edo Eremuara zentroetara.

 


 

Halaber, ahosabaiek ongietorria egingo diete zapore berriei
inoiz egin ote diete?



Ongietorri Erriberako lautadetan sortzen diren gustu delikatuei, hala nola zainzuriei, San Martin Unxeko ardo gorri freskagarriari edo Nafarroako Pintxoaren Astean aurkezten diren sorkuntza harrigarriei. Eta gure lurretik, gure hurbileko ingurunean sortzen den lehengaia, gero mimoz lantzen dugun hura, osagai nagusi duten platerei.  Geure burua zaintzen dugu, baina zu ere zaindu nahi zaitugu. 

Udaberriak adorea ematen die erromesei Donejakue Bidea hasteko. Orreaga famatutik abiatzen dira gehienak, bazter xume bat Nafarroako Pirinioaren bihotzean. Gero, Iruña, Gares, Lizarra, Viana… zeharkatzen dituzte, zer kontatu ugari duten herriguneak. Jakatik datorren adarra aukeratzen baduzu, erromanikoaren harribitxiak aurkituko dituzu: Zangozako Andre Maria elizaren portada edo Eunateko eliza enigmatikoa.

Bakarrik, bikotekidearekin, taldean, has eta buka, hainbat alditan, erromesentzako aterpetxeetan edo luxuzko hoteletan lo eginez, motxila bizkarrean edo ekipajerik gabe laguntzailea duzulako...Bidea zure egiten duzu, eta nahi duzun moduan eramaten duzu aurrera.

 

Edonola ere, markatzen duten esperientzia horietako bat da;
egiozu, beraz, tarte bat zure
bizitzaren agendan.

Eta kontaiguzu gero. 
                                            

 

Halaber, une egokia da Iruñeko Gazteluko plazan zerbait hartu eta ikusteko mahaitik, edo banku batetik, hiriaren egunerokotasunak bor-bor egiten. Eta, gero, joan paseatzera eta erosi oroigarri gastronomikoa inguruko dendetan. Pentsatu maite duzun norbaitengan, eta eros iezaiozu ardo on bat edo apalategietan lerrokatzen diren koloretako potoetako edozein, Nafarroa J.D. duten benetako gutiziak biltzen baitituzte guztiek. 

Eta, udaberrian, ez galdu gure basamortuaren –Bardeako Parke Naturala– alderik emankorrena ezagutzeko aukera. Irudi idorra harrigarria bada, are harrigarriagoa da berdea azaleratzen denean.

            
Eta iragankortasunak are hunkigarriagoa egiten du estanpa,
posible bada.
Edo udaberrian edo ezer ez. 

 

Bukatzeko, gure kulturaren sustraiak eta zergatiak ezagutu nahi badituzu jai-ukitu batekin, unerik onenean iritsi zara, ez baitago gorazarrezko egunik ez duen lurreko produkturik, ez eta erromeriarik gabeko herririk ere. Izan ere, makina bat ekitaldi egiten dira, hainbeste ezen hunkituko zaituen zure gustukoren bat aurkituko baituzu ziur: maratoiak, artisautza-egunak, elikagai-azokak, kontzertuak, omenaldiak antzinako ofizioei –Almadiaren Eguna kasu–, baita Aste Santuko tradizio erlijioso guztiak ere.

Udaberriak bizitzera gonbidatzen du Nafarroan, jatorrarekin lotzera, sustraiekin, naturalarekin bere egoera puruenean. Neguko logaletik esnatu eta kontatu dizkizugun uneetako batez gozatzeko prest?


Bizi ezazu udaberria Nafarroan

Zure zain gaude!