Aviso Aviso
Koronabirusari aurre egiteko pixkanaka hartzen ari diren neurriak direla eta, programatutako ekintza eta jarduera asko aldatu edo bertan behera uzten ari dira. Beraz, atarian argitaratutako edozein eduki egiaztatzea gomendatzen dugu.
KoronabirusaNafarroa-ri buruzko azken berriak jarrai ditzakezu web atari honetan: http://koronabirusa.nafarroa.eus
otono

Udazkena, basoak eta mahastiak

Irailaren 21ean, udazkena iristen da. Bai, udak asko kargatu dizkigu pilak, baina energia asko eta asko eskatzen du irailean eskolara itzultzeak, hondartzara joan-etorriei, terrazako solasaldi bareei eta eguzkiaren gozotasuna sentitzeari agur esateak...

Badago konponbiderik, ordea:
umore pixka bat eta begi-bistan ditugun zubiak.
Antola ditzagun, bada!

Udazkena ez da zena bezalakoa. Nafarroan, behinik behin, erdi uda da, oso tenperatura epela egiten baitu, irail eta urrian zehar mauka motzean eta eguzki-betaurrekoekin ibiltzeko modukoa. Gauak eta goizak freskoagoak dira, baina eguna oso gozagarria da oraindik.

Eta zer eskaintzen du Nafarroak udazkenean? Zaila da laburtzen, baina, funtsean, inoiz aldatzen ez den kultura-ondare bat –gazteluak, hala nola Erriberrikoa, antzinako monasterioak eta gune historiko apainak–, baina, batez ere, bai aldatzen diren, nabarmen aldatu ere, paisaiak –baso da gure lurzoruaren %70etik gora–



Berde arrea kolore-unibertso bilakatzen da
leun-leunki,
Pirinioetako basoetan.

Hantxe ditugu zain, gure argazkien xede izateko, guk patxadaz zeharkatzeko, ezertan ere pentsatu gabe gure erretinari atsegin emateko edo bakez eta uhin onez kargatzeko Shinrin Joku eginez.
 
 
Irati, Bertiz, Kinto, Orgi edo Leitzalarreak pago zirlingen eta ehun urtetik gorako haritzen alde irrikatuena erakusten digute, eta haietako batzuk, gainera, urtegi atseginen ertzean daude (Irabia, Eugi edo Leurtza, adibidez).



Ez galdu aukera, eta goza zaitez haien inguruan egin daitezkeen jarduera guztiaz: onddo eta zizak biltzea, ibilaldi gidatuak oinez edo bizikletaz, oreinen orro hunkigarria entzutea, Nordic Walking praktikatzea edo, besterik gabe, Nafarroa osoan barna dauden bide berde eta ibilbide tematikoetatik patxadaz ibiltzea. 

Xendra horietako batzuek (ofizioena, bunkerrena edo trikuharriena kasu) gure esentziaren inguruko gehiago erakutsiko dizute, beste batzuek kobazulo misteriotsuetara hurbilduko zaituztete, hala nola Zugarramurdiko edo Ikaburuko kobazuloetara, eta beste batzuek une apartak oparituko dizkizute, hala nola zumakearenak, zeinak landare horren hostoak udazkeneko aste bakar batzuetan Estella-Lizarratik hurbil eskaintzen duen itsaso gorri iragankorrean murgiltzeko aukera emango baitizu.



Si lo que buscas es una escapada tranquila
pero sin abandonar tu lado urbanita
también puedes acercarte a Pamplona 



Y disfrutar de los pinchos, del ambiente de las terrazas, de pasear por sus murallas y parques. o de perderte por sus callejuelas mientras descubres las curiosidades del comercio local. Y aprovechando la céntrica situación de la capital dentro de Navarra, podrás tanto escaparte de excursión a la naturaleza y sumergirte en un bosque de otoño, o realizar visitas más culturales.

En un radio aproximado de 50 km. tienes a tu alcance interesantes muestras artísticas del románico y del gótico como la Colegiata de Roncesvalles, el santuario de San Miguel de Aralar, el castillo de Olite, los monumentos de Estella-Lizarra y de Puente la Reina, los monasterios de Iratxe e Iranzu, Santa María de Sangüesa, el Castillo de Javier o el monasterio de Leire, en el que todavía se escuchan cantos gregorianos. ¡El arte que no falte!


Halaber, une egokia da Europan hasten diren ibilbide handietako etaparen bat egiteko, oinez edo bizikletaz. Batzuk tradizio handi-handikoak dira, hala nola Donejakue Bidea, baina beste batzuk berriagoak dira, hala nola Eurovelo 1, Kosta Atlantikoko ibilbidea.

Pirinioetan basoak apaintzen badira, mahastiak dotoretzen dira Erdialdean eta Erriberan, mahats-bilketarako prestatzen ari direlarik. Mahats-aleak bildu, zapaldu ere, eta zeure ardoa egin ahalko duzu, edo dastatzeak eta bisitak egin, eta haietan barna oinez paseatu edo quad, buggy edo orgaz ibili. Nolanahi dela ere, esperientzia dibertigarriak bikotekidearekin, lagunekin edo senideekin.

Ardoa aipatuta,
udazkeneko gastronomiaz mintzatuko gara orain,
urtaroari berezko zaizkion zapore biziak
gehitzen baitizkio kartari



Eperra, usoa, orkatza edo basurdea, haragi zinez gustagarria, saltsa gozoekin zerbitzatua. Benetako plazera ahosabaiarentzat, Nafarroako jatetxe askotan zein Baztan-Bidasoako Ehiza Jardunaldietan dastatu ahalko duzuna. Kontrapuntu gisa, Inverdura jardunaldiak egiten dira, Tuteran, menuak eta jarduera-programa bat eskaintzen dituztenak sasoiko barazkiak protagonista.

Onddo eta zizen garaia ere bada, eta nola ezagutu, nola bildu eta nola prestatu erakutsiko dizugu Nafarroan. Plan ona, ez? Bisita, dastaketa, azoka eta jardunaldi mikologikoetan parte hartu ahalko duzu, baita esperientzia interesgarrietan ere, hala nola Metautengo museoak boilurrari buruz –zinez fruitu preziatua– eskaintzen duen horretan.

Eta udazkeneko gure gastronomia eta paisaiak zukutu badituzu jada, bizi itzazu agendak prestatutako jai eta ekitaldi ugariak: aktiboenentzat, hamaika maratoi, ibilaldi zikloturista eta lasterketa, hala nola Iruñeko harresiena, eta, guztientzat, genero askotariko musika-jaialdi animatuak, edo zine-jaialdiak (Tuterako Ópera Prima, adibidez), baita abeltzaintza-azokak zein nekazaritzako elikagaienak ere, ardoari, txistorrari, brokoliari edo sagardoari eskainitako jai tematikoak ahaztu gabe..

Paisaiak, kultura, gastronomia eta jaiak, probetxu-probetxuzko urtaro bati begira. Jar zaitez Nafarroako udazkenaren esku, eta utzi zure 5 zentzumenak lilura diezazkizula. 



Bizi ezazu udazkena Nafarroan

Zure zain gaude!