Ibilbidea lau eremuotan banaturik dago: "Herria", "Azoka", "Basoa" eta "Baserria". Esparruan sartutakoan,
"Herria" aurkituko duzu, ibilbidearen hasiera. Gune horretan Sendavivako ikuskizunetariko bat gozatzeko parada izanen duzu: Sorgindutako etxea, "Beldurraren etxea" da, eta nahiko pertsonaia "bereziak" bizi dira han... Gainera, beste anitz ere aurkituko duzu gune horretan: "Tienda Viva",
aterpea, idien ukuilua, informazio gunea, kontsigna, txarteldegia eta haurren eta elbarrien gurpil-aulkiak alokatzeko gunea.
Bigarren eremurantz joateko, hainbat animalia espezie ikusiko dituzu, besteak beste: llamak, latxa ardiak, behi gorriak edo Aurizko zaldiak. Behin
Azokara iritsita, familiako txikienek ederki eginen dute barre tximino armiarmen bihurrikeriak ikusita edo aho zabalik geldituko dira lehoien planta ederraren aurrean. Parkeko txoko honetan badira familia osoak gozatzeko moduko atrakzio ugari: zaldiko-maldikoak, irriaren ispiluak, ur labirintoa, zaldikoak, txalupak edo zirku aire-girotua. Eta, atseden hartzeko, ez da "El Festín" bokatategira joatea baino gauza hoberik.
Basoaren eremurako bidean, ostrukak, zebrak eta tigreak ikusiko dituzu, bai eta otsoen eta hartzen zaldaina ere. Halaber, basahuntzak ikusi eta haur parkea bisitatzeko aukera izanen duzu. Horrez gain, "Erorketa librea" deitutako atrakzioa ere badago, "El Balcón de la Bardena" izeneko jatetxea eta, jakina, Behatokitik dagoen ikuspegiak liluratu eginen zaitu, bere osoan ikusten delako Bardeako Natur Parkearen edertasun basatia.
Azken eremuan "
Granja" duzu, hainbat ikuskizun eskainiko dizkizuna: besteak beste, harraparien hegaldien erakustaldi ikusgarria, hain zuzen ere, Europako onenetakoa; eta minigranja, 1100 metro koadroko hegazti-bilduma, hegaztiekin harreman zuzena izateko aukera ematen duena, esaterako, mikekin; gainera, aulki hegalariak edo "La Recolecta" self service delakoa ere bertan aurkituko dituzu.
Beti berrikuntza bilatze aldera, 2013an Explore 3D atrakzioa estreinatu da; horretan, 3D zinemari esker, orain arte sekula ikusi ez diren naturaren xehetasunak eta bitxikeriak ezagutuko ditugu.
Gainera, Sendavivako
animalien familia handia gero eta zabalagoa da, 200 espezieren 800 animalia baino gehiago bilduta: lehoiak, igarabak, hartz arreak, wallaby kanguruak... eta tigre bikote bat sartu berri da haien artean (bata zuria eta bestea urre kolorekoa). Era berean, parkeak lanean jarraitzen du Nafarroako arrazak edota desagertzeko arriskuan dauden animaliak zaintzeko programetan parte hartuz, hala nola Aurizko zaldia, Betizu behiak (Pirinioetako azken basatiak) edo Nafarroako behorrak.