goieneko aldean dago Erdi Aroko antzinako elizaren gainean eraiki zen egungo eliza barrokoa. Izan ere, XVII. mendean sute batek kiskali zuen eliza hura.
barrokoarekin batera, hiriaren berezko nortasun ikurra da tenplua.
Multzoaren balio historiko-artistikoari Romero parkearen natur ingurunea gehitu behar zaio, santutegiaren kokalekua baita hura. Talaia moduan eraikirik, Queiles ibarra eta Moncayo mendia bistaratzeko behatoki paregabea da hangoa.
Romeroko basilika
1684ko maiatzaren 30ean, kapilau batek argizariak piztu zituen antzinako goiko elizan, egun hartako erauntsiak uxatzeko. Ahaztu zuen kandelak itzaltzea, eta garrek suntsitu zuten eliza. 1693an, Cascantek Romeroko basilika inauguratu zuen, auzokideen diruari eta lanari esker ia osorik zaharberritua.
Muinoaren gainean kokaturik, Cascanteko eraikinik nabarmenena da. Barnealdean, hiru ataletako hiru nabetan antolaturik dago, eta, era berean, alboko kaperak, gurutzadurak, bi ataletako presbiterioa, burualde pentagonala eta beheko korua ditu elizak. Antzinako tenplutik, kapera eta jatorrizko erretaula erromanista, Pedro Díaz de Oviedok egina, gordetzen dira oraindik, baita Romeroko Andre Mariaren Erdi Aroko tailu polikromatua ere, antzinakoa, debozio handia pizten duena.
Romeroko Andre Maria 25 urtetik behin prozesioan ateratzen den arren, herritar guztiak urtean behin igotzen dira, herriko zaindaria ohoratzera. Gainera, Cascantekoak basilikara doan malda igo ohi dira, eguna hasteko edo bukatzeko. Han, arnasa hartzeko eta pinuen eta erramuen urrina usaintzeko aukera izaten dute.
Romeroko arkupeak
XVI. mendean, eliza bat eraiki zen herrian, Andre Maria "la Alta" antzinako elizara joateko, elizkoiak herritik atera ez zitezen Alabaina, erromesaldiarekin jarraitu zuten, beren ama birjin mirarigilea goresteko. Horregatik, sarbidea errazteko eta jainkozaleak ipar haizetik babesteko, galeria arkupedun bitxi hori eraiki zuten, XVIII. mendearen erdialdean. Barroko estiloan eta adreiluz eginik, 37 arku ditu, eta 136 metro luze da.
Eraikin paregabea da Nafarroan , eta ederki egokitzen da kokaleku gisa aukeratu zuten tontorrera. Edertasun harrigarria du herri bazter bitxi horrek, baina ezezaguna da egilea. Italiari loturik omen dago artista, arte joera horiek modan egon baitziren garaian. Dena dela ere, Erriberako herri arkitekturaren harribitxia da hura.