Orbaizetako Arma Fabrikako hondakinek gogorarazten digute gune horretan
Espainiako iparraldeko industria militarreko gune nagusia egon zela.
Iratiko oihaneko bazter itxi eta ezkutu batean dago.
XVIII. mende aldean sortu zen ustiategia, Eugin zegoen beste hark inguruko basoak ahitu baitzituen. Orduan, Karlos III.ak erabaki zuen beste ustiategi bat eraikitzea munizio eta armaz hornitzeko eta garaian koroak zituen ondoz ondoko gerretan erabiltzeko. Burdin meategiak eta hango erreketako ur ugaria hurbil zeudenez, oso kokaleku egokia izan zen Aezkoa.
Fabrikako antzinako gunea hiru mailatan egituratu zen, eta ondoko atalak izan zituen:
fabrika, herria, eliza, langileen etxebizitzak eta oso sistema berezi bat, ikaztegiak eta meen biltegiak, alde batetik, eta labeen ahoa, bestetik, lotzen zituzten goiko plataformez osatua. 150 langiletik gorako multzoarekin eta horien familiekin batera, zaintzarako tropak bizi izan ziren Iratiko oihaneko bazter itxi eta galdu hartan. Urtean 3.600 bonba ekoiztera heldu ziren fabrikan.
XIX. mendearen bukaeran multzoak ateak itxi zituen behin betiko, oso bakarturik zegoenez, lehengaiak garestitzen zirelako, mantentze lanek ere dirutza behar zutelako, eta eraso eta arpilatze etengabeak pairatzen zituelako. Geroztik fabrika erabat abandonaturik egon denez, eraikinak eraitsi, eta, denborak aurrera jo ahala, sastrakek estalitako hondarrak besterik ez dira gelditu. Gaur egun ere,
labeak eta Legartza ibaiaren kanalizazioa gelditzen dira. Hala ere, esparruak zaharberritze handia behar du.
Zaharberritze proiektua abiarazi denez, Interes Kulturaleko Ondasunen zerrendan sartu da fabrika.