Nafarroako ipar-mendebaldean,
Urrotz eta Beintza-Labaien herrien artean, 1920an eraiki ziren bi urtegi daude. Nafarroa Atlantikoko basoen erdian, sorpresa erakargarri baten antzera, sortzen dira bi mendi-laku horiek.
Urtegiak pagadiz inguratutako arro itxi batean egoteak halako magia berezia ematen dio lekuari. Maitagarrien ipuin batetik atera izan balira bezala, Leurtzako urtegiak
Aisiarako Natur Eremu izendatu dituzte. Horrela, bertan erretegiak, altzariak eta informazio guneak egotea, eta horiekin batera, ura, baso-magalak, lasaitasuna eta paisaia erakargarriak inguruan izateak, helburu paregabea bilakatzen du familiendako.
Lekuaz gozatzeko modu erakargarria izan daiteke
3,5 kilometroko ibilbide seinaleztatu erosoan barna ibiltzea. Guztira, 60 metroko desnibela du. Bidean zehar bertako erabilerak, animaliak eta landaredia ezagutuko dituzu. Horrela, baso-igelaren eskulturak gogorarazten digu anfibio txiki hori bertako ezaugarria dela eta ikaztegiaren plazak baso honen garai bateko erabileraren berri ematen digu: ikatza ekoiztea. Osagarri gisa, beste
bidexka seinaleztatua egin daiteke; 9 km ditu.
Arnastu bidearen freskotasuna eta goza ezazu mendi-laku hauetako
lasaitasun magikoa .