Nafarroako monumentu-ondareko altxor honen benetako xarma bere
zizelkaritza aberats eta zainduan datza. Honetan, egile ezberdinen lana nabari da. Honela, tinpanoaren zein atariko kapitelen apaintzea konplexuagoa da eta landare- animalia- eta gizaki-motiboak daude.
Teilatu hegaleko
harburuei dagokienez, eta begi atereak zein masaila handiak dituzten buruen tamainaren gorabehera, ukaezina da figurak edertasunez eta bizkortasunez landuak izan zirela. Haietan landugabetasun handiagoz zizelkatutako pertsonaiak topatzen ditugu, balio moralizatzailea izan nahi dutenak.
Arrabitaren eta zitararen (hots-kutxa duen lira) doinua iraganetik barrena heldu dela dirudi, emakume dantzaria besoak gerrian haren erritmora dantzan hasteko prest dagoen bitartean. Magiaz beteriko eszena bat, Erdi Aroko herrien gizarteak hainbeste maite zituen lizunkeria eta gainerako mundu-plazerak kondenatu nahi zituena.
Beste irudi batean ikusi dezakegun bezalaxe, garai hartako beste jokamolde gaitzetsi bat adulterioa zen. Emakume biluzi bat oinazez erotu beharrean, eskuan puñal bat -orijinaltasun handiko elementua- dakarren haurtxoa mundura ematen duen bitartean. Emakumeak duen togak adierazten digunez, ezkonduta dago, ile askearekin irudikatzen diren ezkongabeak ez bezala.
Bizio hauen eta beste batzuen antitesia, azkeneko harburuan ageri den zaldun kristauaren bidez irudikatzen da. Zaldun honek gizon zein emakume on guztiek izan behar dituzten bertuteak irudikatzen ditu.
Euskarrien artean azken judizioaren, infernurako jaitsieraren edota anaien arteko borroken inguruko metopak daude, besteak beste. Pertsonaien tamaina, eszenan duten protagonismoaren nahiz garrantziaren araberakoa da.
Honetaz guztiaz gain, erabat nabarmentzen dira
arkuarteetakobi lehoiak -elkarren aurka-, ongiaren eta gaizkiaren dualtasuna irudikatzen dutenak. Ezkerrekoak gizakiak jaten dituen artean, eskuinekoak bere atzaparren artean babesten ditu.
Oro har, eliza hau
obra liluragarria eta miresgarria da, erromanikoaren zaleek ikusi behar dutena. Gainera,
erromanikoaren interpretazio zentroa, eskola zaharrean egokitua, eraikin honen sekretu guztiak agerian uzten dituen tokia da.