Laino mehe batez inguraturik eta enigmatikoki isolatua, Donamariako dorreak, edo "Taulen Etxea" izena ere hartzen duenak, hura miresteko pausua moteltzera gonbidatzen du. Nafarroako iparraldean dago,
Bertizko Natur Parketik 8 kilometrora.
Dotore eta soila, talaia xume baten gainean dago kokatua, eta handik
XV. mendeaz geroztik denboraren joatea zelatatzen du. Berriki zaharberritua izan bada ere,
iparraldeko ibar hezeetako aspaldiko eraikinen izaera zaharra bere horretan mantentzen du.
Funtsean
gotikoa da, eta estruktura angeluzuzena agertzen du. Hura egiteko, inguruan erraz aurkitzen ziren materialak erabili ziren. Horrela, harria da nagusi lehenbiziko bi solairuetan, goiko bietako protagonista zura den bitartean. Bere barnean aditzen diren doinu magikoengatik, batzuek musika-kaxa batekin alderatu nahi izan duten egitura edo oholtza dugu. Lau isurialdeko teila-estaldura batek burutzen du eraikin osoa.
Beheko aldean han-hemenka dauden saietera horiek
Erdi Aroko dorreen defentsa-lana gogorarazten digute, antzinako garaietan hain ugari zirenak. Hain zuzen ere, bere betebehar zahar hark hasierako fabrika gero moldatua izan zelako zantzuak ematen dizkigu, bestela zura aise hartuko zuen suak, eta dorrea erraz etsaiek.
Jauregi hau
interes kulturaleko ondasuna izendatu dute eta
arkitektura zibilaren adibide onenetakoa da, eta Nafarroan gelditzen diren mota honetako
azken godelekuetakoa.