Vía Verde del Tarazonica - Tudela
Antolatu bidaia

Vía Verde del Tarazonica

Senderismoa

Multimedia

Vía Verde del Tarazonica
Vía Verde del Tarazonica
Vía Verde del Tarazonica
Vía Verde del Tarazonica

Eguraldia

Nafarroako hegoaldean, Erriberan, Tarazonicaren Natur Bidea dago, Tutera(Nafarroa) eta Tarazona (Zaragoza) lotzen zituen antzinako trenbidetik doana. Bidea erabat egokitua eta seinaleztatua dago oinezkoentzat zein bizikletentzat, eta erraz-erraza da egitea. Malda leun-leuneko paisaia gozatuko duzu bidean: Queiles ibaiaren inguruko lurrak, labore ureztatuetako ibarrak eta Moncayo mendiaren azpiko lurrak.

Tutera eta Tarazona lotzen zituen bide estuko tren xume hori 1885. urtean hasi zen ibiltzen. Motel-motel zihoanez, izengoiti xelebrea jarri zioten: "Escachamatas" . 1953. urtean errailak zabaldu ziren, zerbitzua hobetze aldera, baina gero eta gutxiago erabiltzen hasiko zen laster, eta 1972. urtean itxi zen behin betikoz.  

IBILBIDEA

Tutera - Murchante (0 km - 6,1 km)

Bidea Tuterako trenbide geltokian hasten da. Erriberako hiriburua atzean utzi aurretik, plaza bat aurkituko duzu; bertan, tren-makina ikusgarria dago, lurrun bidez ibiltzen zena. Baratzez betetako paisaia nagusituko da hasiera-hasieratik. Queiles eta Ebro ibaien ibarretako baratzak dira.

3,3 kilometroan, landa bide bat agertuko da. Bide estuko trena zenean, hortik joaten zen Tarazonica trena. Atseden gune txiki bat ere dago hor, baita monumentu bitxi bat ere: "Escachamatas", trenbide materialekin egina. Ablitaseko errepidearen gaineko zaldain berria gaindituta, natur bideak Lodosako ubideko urak zeharkatzen ditu. Ubidearen beste aldetik, tarte zuzena abiatzen da, Moncayo mendi dotorera begira doana. Autopista azpitik jo eta gero, Murchanteko geltokira eramango gaitu bideak. Atseden hartzeko toki ezin hobea.

Murchante - Cascante (6,1 km - 10 km)

7 kilometroan, Urzante herrixkaren aurriak jartzen dizkigu ikusgai bideak. Hortik gutxira, 8 kilometroan, maldan gora hasten da bidea, Cascanteraino iritsi arte. Cascante villa erromatarra izan zen antzina. Monumentu nagusia Erromeroaren Ama Birjinaren ermita da. Bertako geltokiak atseden gunea du.

Cascante - Tulebras (10 km - 12,1 km)

Natur bidea Tulebraseraino doa. Tarte labur horretan, almendrondoak eta baratzeak izango ditu lagun bidaiariak, Tulebrasko monasteriora heldu arte. Monasterioa XIII. eta XIV. mendeetakoa da, eta emakumezkoek osatutako lehenengo monasterio zistertarra izan zen Espainian. Komentuari bisita egin eta gero, olgeta gunea dago Queiles ibaiertzean.

Tulebras - Novillas - Malón (12,1 km - 15 km)

Paisaiak erliebe pixka bat hartzen du tarte horretan. Laster, Malón erakutsiko digu bideak. Aurrera eginez gero, antzinako gaztelura helduko gara. Gaztelua talaia bikaina da Queiles ibaiaren ibarraren gainean. Aragoiko lurrak dira horiek. Malónen bi geltoki daude: bide estukoa eta bide zabalekoa. Bide zabalekoan, familia bat bizi da oraindik, trenbideari lotutako tresna zaharrak biltzen dituenak.

Malón - Vierlas - Tarazona (15 km - 22 km)

Paisaia malkartsuagoa da orain. 16 kilometrora iritsi baino lehentxeago, atseden gunea aurkituko duzu, zuhaitz artean. Bidearen azken tartea fruta-arbolen artean doa. Zoragarria da paisaia udaberrian, lorez betetzen baita. Bidea arte ondare oparokoa den Tarazonan amaitzen da.

Ba al zenekien...?

La Vía Verde forma parte del "Programa de Caminos Naturales" del Ministerio de Agricultura, Alimentación y Medio Ambiente.

Kokapena

Nola iritsi eta mugitu

Dirigirse por la AP-15 hacia Zaragoza, salida Tudela Centro. Seguir hasta la estación por la N-232.

Hasiera: Estación Renfe de Tudela

Bukaera: Tulebras

Bidexkaren katalogazioa: Bide lokala

Bide mota: Hartxintxarra

Forma: Lineala, joan-etorria

Ordutegi, data eta prezio orientagarriak. Entitate arduradunarekin baieztatzea aholkatzen da

Informazio praktikoa

  • Herria TUDELA
  • Zonaldea Erribera
  • Bidexka tematikoa Bide berdea / Bide naturala
  • Luzera 22
  • Zailtasuna Behe
  • Desnibela 110 m
  • Egokia hauentzat: Bizikletaz, Haurren silletak, Zaldiz