Belearen familiako hegaztia, hegoaldeko landetan eta erdialdeko zein iparraldeko alde menditsuetan egoten dena. Haren ezaugarri nagusia moko makurra da, gorri-gorria baita.
Eremuak: Eremu guztiak.
Gomendatutako behaketa-guneak: Irunberri-Arbaiun, Bardea, Pitillasko aintzira, Argako ibar-basoak.
Garai hauetan daude: urte osoan.
Behaketa: aski erraza.
Izaera: bertakoa.
Deskripzioa: tamaina ertaineko korbidoa da. Lumajea erabat beltza, moko okerra eta gorria eta hanka gorriak ditu. Gazteek moko horixka dute, eta belatxinga mokohoriarekin okertzen ahal dira.
Antzeko espezieak: Belatxinga mokohoria.
Ordutegi, data eta prezio orientagarriak. Entitate arduradunarekin baieztatzea aholkatzen da