Tamaina ertaineko txoria, Nafarroako hegoaldean bizi dena txitak hazteko garaian, eta lurralde osoan zehar gainerako aldian. Landa zabaleko eremuetan bizi da.
Eremuak: eremu guztiak.
Gomendatutako behaketa-guneak: Bardea, Pitillasko aintzira, Las Cañas urtegia, Argako ibar-basoak... Ultzama-Basaburua (neguan).
Garai hauetan daude: urte osoan.
Behaketa: zailtasun ertaina, dentsitate baxua dagoelako.
Izaera: bertakoa.
Deskripzioa: antzandobi handia da. Ondoko koloreak ditu gorputz ataletan: buztana luzea eta beltza, hegalak beltzak, eta zerrenda zuriak ditu han; burua eta bizkarra grisak; sabela eta bularra arrosak, izokin-kolorekoak; eztarria zuria; eta karatula beltza. Halaber, moko beltza du, motza eta sendoa. Anitzetan pausaturik egoten da goialdeetan: zutoinetan, sasietan eta abarretan...
Antzeko espezieak: ez dago.
Ordutegi, data eta prezio orientagarriak. Entitate arduradunarekin baieztatzea aholkatzen da