Hontz txiki migratzailea, udaberrian eta udan gurera etortzen dena txitak haztera. Lorategi, parke eta ibai-ertzetako basoetan bizi da.
Eremuak: eremu guztiak.
Gomendatutako behaketa-guneak: Argako ibar-basoak.
Garai hauetan daude: martxotik urrira.
Behaketa: zaila da ikustea oso mimetikoa delako eta egunean zuhur ibiltzen delako. Udaberrian eta udan erraza da entzutea.
Izaera: udakoa.
Deskripzioa: txikia da. Lumajea gris-arrexka du, oso mimetikoa. "Belarri" nabariak ditu. Begien irisa horia du. Hontza ertainaren antza du, baina hori baino grisagoa eta txikiagoa da. Apo-hontzaren kanta eta Txantxiku arruntarena antzekoak dira.
Antzeko espezieak: Hontza ertaina, hala ere, anitzez handiagoa da hori.
Ordutegi, data eta prezio orientagarriak. Entitate arduradunarekin baieztatzea aholkatzen da