Estepako hegazti ertaina, Nafarroako landa eta eremu idorretan bizi dena. Saldoetan biltzen da, eta ez da erraz aurkitzen.
Eremuak: Erribera.
Gomendatutako behaketa-guneak: Bardea.
Garai hauetan daude: urte osoan.
Behaketa: aski zaila da. Eguna argitzean edo iluntzean behatzeko aukera gehiago egoten da, lekuz aldatzen direnean.
Izaera: bertakoa.
Deskripzioa: tamaina ertaineko hegaztia da. Hanka motzak, gorputz gizena eta luzanga, eta kolore mimetikoak ditu. Aurpegi horixka eta izokin-koloreko bularra ditu, baita lerro beltzak ere horien alboetan. Buztaneko proiekzioa luzea eta zorrotza du.
Antzeko espezieak: Ganga azpibeltza.
Ordutegi, data eta prezio orientagarriak. Entitate arduradunarekin baieztatzea aholkatzen da