Ardeido zuri txikia, ganaduari lotuta egoten dena. Gehiago dira Nafarroako hegoaldean, eta maiz saldo handietan ikusten dira bertan.
Eremuak: Erribera.
Gomendatutako behaketa-guneak: Pitillasko aintzira, Las Cañas urtegia, Bardea, Argako ibar-basoak.
Garai hauetan daude: urte osoan.
Behaketa: erraza.
Izaera: bertan bizi da (ugaltzaile kokatua). Negutarrak ere etortzen dira.
Deskripzioa: lertxun txikia da, aski potoloa. Zuria da, eta ugaltzen den garaian tonu krema-laranjatuak ditu kalparrean, bularrean eta bizkarrean. Mokoa horia eta aski motza du.
Antzeko espezieak: Lertxuntxo txikia. Hegan egitean, lertxuntxo karramarrozalearen antza du.
Ordutegi, data eta prezio orientagarriak. Entitate arduradunarekin baieztatzea aholkatzen da