Lertxun migratzailea da, gurera udaberrian eta udan etortzen dena. Nafarroako hegoaldeko zenbait hezegunetan hazten ditu txitak, baina iparralderago ere ikusten ahal dira bidean direnean.
Eremuak: Nafarroako Erdialdea, Iruña eta Erribera.
Gomendatutako behaketa-guneak: Pitillasko aintzira, Las Cañas urtegia, Argako ibar-basoak, Bardeako idoiak.
Garai hauetan daude: apiriletik irailera.
Behaketa: habitat egokian erraza da ikustea
Izaera: udakoa.
Deskripzioa: lertxun handia, oso liraina, kolore arre-purpurakara eta grisaxka du. Lepo mehea du, suge itxurakoa, eta hanka luzeak, arre-horixka kolorekoak.
Antzeko espezieak: Lertxun hauskara, amiltxori txikia (hala ere, askoz txikiagoa da hori).
Ordutegi, data eta prezio orientagarriak. Entitate arduradunarekin baieztatzea aholkatzen da